Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Finantzen kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

  • Helburuak eta edukiak
  • Saioak

Helburuak eta edukiak

Aurrekariak:

. Finantza Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluak sustatutako eta antolatutako ekimen bat da, Institute for Advanced Research in Business and Economics institutuarekin lankidetzan eta inguruko enpresetako finantza-zuzendariekin lankidetzan sortua, zeinek beren beharretara egokitutako prestakuntza izan nahi duten, nazioartean enpresen finantza-zuzendaritzaren arloan dauden irakaskuntzako ekarpen onenen berri izan eta arlo profesional horretan lan esperientziak partekatu ditzaten. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke, alde batetik, profesionalen arteko lankidetza-harremanak ezartzeko eta, bestetik, Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko.

. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, Lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.


Helburuak:

.

. Nafarroako kultur arloko hogei finantza-zuzendariz osatutako talde egonkor bat sortzea, haien beharretara egokitutako prestakuntza jasoko duena eta haien jardun profesionalari lotzen zaizkion esperientzia praktikoak partekatuko dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gidaritzapean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan. Haren edukia klubeko kideek eztabaidatuko dute, kolaboratzaile akademikoek proposatuta.

. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30etara eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubaren eraketa eta 2016ko lehenbiziko bilera azaroaren 18an eginen da.

. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela. 

 

Osaera:


Irakaskuntzako arduradunak:

  • Sandra Cavero Brújula, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Oscar Martín Martín,  INARBE Institutuko ikertzailea

Koordinatzailea:

  • Ángel Chocarro Ábalos, Nafarroako Ekonomisten Elkargoko dekanoa
  • Yolanda Plaza Herreros, Yolanda Plaza Consulting
  • Águeda Tortajada Fernández, Nafarco
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria

Kideak:

  • Javier Aguado Orduña, Geocaldi
  • Idoia Alonso Urrutia, AN Taldea
  • Ion Alvárez, Vidorreta Design
  • Fernando Andueza Michelena, CEIN
  • Cristina Ansa Torres, Grupo Viaria
  • Enrique Arín Igartua, Viscofan
  • Yolanda Arizmendi, Lodisna
  • Rocío Arizcuren Itoiz, Liebherr Industrias Metálicas, S.A.
  • Yolanda Arizmendi, Lodisna
  • Andoni Ayestarán Galarza, Frenelsa 
  • Ignacio Barón López, Tubos Reunidos
  • Blanca Basterra Longás, Mutua Navarra
  • Margarita Canalis Martínez, Gestamp 
  • Noelia Catalán Fraile, Grupo ACR
  • Ángel Chocarro Ábalos, Nafarroako Ekonomisten Elkargoko dekanoa
  • Cristina del Río Alonso,  NUP
  • Laura Díaz Prieto, Normedan
  • Eduardo Ecay Osaba, Nafarroako Unibertsitate Klinika
  • Aritz Elola Armendáriz, SAS-Automotive
  • César Esparza Larramendi, CPEN
  • Elisa Estaún Atarés. Grupo ACR
  • Vanesa García Alonso, Tetrace
  • Miguel Javier Gil Toni, Laneko
  • Leire Giral Anaya, Grupo K. Refrigeración S.L.
  • Cristina Gogorza Berasategui, Lhoist Southern Europe
  • Tamara Gómara García, Planasa
  • Gabriel Gómara Segura, Urzante
  • Teresa Izco Laspalas, Timac Agro 
  • Alberto Jiménez Lapetra, GG WSenior
  • Ana María Jiménez Oteiza, AN Taldea
  • Roberto López Maeztu, Goikoa
  • Yolanda Martínez, Nuevo Sistema Modular, S.L.
  • Iván Moreno Luqui, Electrónica Falcón
  • Luis Muga Caperos, NUP
  • Mila Munárriz Rivas, Covegan
  • Javier Luis Orbaiceta Guisasola, Conor Sport
  • Iñigo Paniagua Barasoain, Magnesitas de Navarra
  • Yolanda Plaza Herreros, Yolanda Plaza Consulting
  • Jorge Ramos Arévalo, Nafarroako Unibertsitatea
  • Joaquín Romero Roldán, NUP
  • Natalia Salas Izpura, GM Vending
  • Jesús Sanz López, Truck & Wheel
  • Loli Soria Arias, IED Electronics Solutions S.L.
  • Patricia Suescun, Grupo Larrión
  • Águeda Tortajada Fernández, Nafarco
  • Eva Vivar Durán, Nabrawindeko finantza-zuzendaria
  • Jesús Zudaire Martínez, Solidus

 

¿

NUPeko finantza-kluba eratzeko bilera.