Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aurkezpena

Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatean parte hartzeko kide anitzeko organoa da, eta erakundeen eta Nafarroako gizartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanerako elementu gisa jarduten du. Funtzio esanguratsuak betetzen ditu, batetik, arlo ekonomikoan, adibidez, Unibertsitateko aurrekontua onesten eta izaera ekonomikoko haren jarduerak ikuskatzen baititu, eta, bestetik, baita Unibertsitatearen garapen instituzionalean ere, hala nola haren plangintza estrategikoan edo titulazio berriak martxan jartzeko txosten lotesleak ematen. Era berean, Kontseilu honen zeregina gizarteak Unibertsitatearen finantzazioan ekarpena egitea da. Gainera, Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ekarpena egin nahi du Europako Unibertsitatearen Eremu berria eraikitzen eta unibertsitatearen eta haren ingurune kultural, profesional, ekonomiko eta sozialaren arteko harremanak sustatzen unibertsitatearen kalitatea hobetzearren.

Gure inguruko herrialde gehienek antzeko organoak dituzte beren unibertsitateetan, izen desberdinak badituzte ere (governing body, board of trustess...). Kide anitzeko instantziak dira, non gizartearen ordezkariek eta unibertsitateko komunitateko kide nabarmenek hartzen baitute parte. Hemen ezagutzen ahal dituzu Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako kontseiluak (Committee of University Chairs eta Association of Governing Boards hurrenez hurren).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak hemeretzi batzordekide ditu. Horietatik sei unibertsitateko komunitatearen ordezkariak dira: errektorea, idazkari nagusia, kudeatzailea, irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.  Beste hamahiru batzordekideak, aldiz, Nafarroako interes sozialaren ordezkariak dira, eta honela daude banatuta: Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz aukeratutako bost; Nafarroako erakunde sindikal hautatuenek proposatutako bi; Nafarroako enpresa-elkarte handienek proposatutako bi; eta Hezkuntza Departamentuaren titularrak proposatutako lau.

 

Hemen eskuratzen ahal duzu Gizarte Kontseiluaren Biltzarrak editatutako dokumentua: Gizarte Kontseilua: sarrera