• ES
  • EU
  • EN


Jarduerak bigarren hezkuntzako ikasleentzat


Zatoz eta probatu

“Zatoz eta probatu” programa Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniarien Eskola Teknikoak (NIGMET) antolatzen du. Haren bidez ikasleek nekazaritza ingeniarien laneko arloak ezagutu ahal dituzte eta praktikak egin hainbat teknologiatan, esate baterako, GPSaren edo sateliteen erabilera nekazaritzan.

Eskaintzen diren jarduerak, besteak beste, ondoko hauek izan ziren:

  • Egin zure ogia
  • Kontrolatu automatikoki zure landareak
  • Dastatu freskagarri berriak
  • Aurkitu zure etxea satelitearen bidez: jarduera honek sateliteen bidez lurra behatzea bezalako ohiko praktika bat ezagutzeko aukera ematen digu, adibidez, eguraldia iragartzeko. Jarduera honetan satelite ohikoenen irudiak ikusiten dira, eta kontzeptu batzuk ikasi eta gero, parte-hartzaileetako baten etxea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa aurkitu ahal ditugu.
  • Prestatu zure herbarioa.
  • Ikasi nola funtzionatzen duen traktore batek
  • Ikasle topografoa
  • Zaindu itzazu landareak ingurumenari kalterik egin gabe: helburua da produktu fitosanitarioen erabilera egokia bermatzea, nekazaritzako jardun onen kodeek, landare osasunari buruzko legeak eta ingurumena zaintzeko kezkak horretara behartzen gaituztelako. Hori lortzeko bide bat da produktu horiek banatzeko makinak kontrolatzea.

Harremanetarako: etsia@unavarra.es
 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua