(Saltar navegación e ir al contenido)

Universidad Pública de Navarra

03_01_edificios_interior04

Osteguna, Ekainaren 20a

Aurrekontuak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

2012ko aurrekontua

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2012ko aurrekontuak austeritatearen printzipio nagusiari jarraikiz prestatu dira, gizartean eta ekonomian zer egoera dagoen kontuan hartuta, eta Gizarte Kontseiluak onetsi ditu 2011ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran.

Helburuak:

2012ko aurrekontuaren xedea Unibertsitatearen helburua lortzen laguntzea da, zeina honela definitua baitago III. Plan Estrategikoan:

"Nafarroako Unibertsitate Publikoak gizartearen aurrerapenari ekarpenak egin behar dizkio jakintza sortu eta eskualdatuz, eta kultura sustatuz, pertsonaren prestakuntza osoa lortzeko".

Helburu hori lortzea gogoan, hona hemen zer xede dituen 2012ko aurrekontu-urtealdiak:

1. EEEren egituraren araberako graduak eta graduondoak ezartzen jarraitzea.

2. Aurrekoa ezarri izanaren ondorioz, egungo lehen eta bigarren zikloko ikasketak iraungitzeko prozesua mantentzea.

3. Egungo krisi ekonomikoak eraginda Unibertsitatearen aurrekontua murriztu behar izan denez, irakaskuntza, ikerkuntza eta gizarteko nahiz kulturako proiekzio jarduera mantendu dadin bermatzen saiatzea, eskura dauden baliabideak ahalik eta gehien baliatzea bilatuz.

 

Egitura:

Aurrekontua bi zatitan egituratua dago:

1. zatia: Txostena eta Araudia. Hauxe biltzen du

1) Helburuak eta Oroitidazkia
2) Gauzapen-oinarriak

  • I . ERANSKINA: Sailetako eta ikastegietako banaketa-irizpideak
  • II. ERANSKINA: Prezio publikoak

2. zatia- Zenbakizko egoera-orriak. Informazioa hiru ataletan aurkeztua dago:

1) Aurkezpena eta laburpena.  

2) Gastuen aurrekontua azpikontzeptuen, programen eta Gastu Unitate Funtzionalaren (G.U.F.) arabera xehatutako txostenak.  

3) Diru-sarreren aurrekontua.  

4) Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren aurrekontua.

2011ko aurrekontua

Helburuak:

2011ko aurrekontuaren xedea Unibertsitatearen helburua lortzen laguntzea da, zeina honela definitua baitago Plan Estrategikoan:

"Nafarroako Unibertsitate Publikoak gizartearen aurrerapenari ekarpenak egin behar dizkio jakintza sortu eta eskualdatuz, eta kultura sustatuz, pertsonaren prestakuntza osoa lortzeko".

Helburu hori lortzea gogoan, hona hemen zer xede dituen 2011ko aurrekontu-urtealdiak:

1. EEEren araberako gradu eta graduondo berrietako lehen maila abiaraztea.

2. Egungo lehen eta bigarren zikloetako ikasketak iraungitzeko prozesua hastea.

3. Egungo krisi ekonomikoak eraginda Unibertsitatearen aurrekontu gastuari muga jarri behar izan zaionez, irakaskuntza, ikerkuntza eta gizarteko nahiz kulturako proiekzio jarduera mantendu dadin bermatzen saiatzea, eskura dauden baliabideak ahalik eta gehien baliatzea bilatuz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2012ko aurrekontua Gizarte Kontseiluak onetsi zuen, 2010eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran.

Egitura:

Hiru zatitan antolatzen da:

1. zatia- Prestaketa datuak eta Araudia. Atal hauek ditu:

1) Prestaketa datuak. Oroitidazkia, aurrekontu-esleipenerako irizpideak eta jarduera egiteko adierazleak.
2) Araudia: exekuzio-oinarriak.

2. zatia- Zenbakizko egoera-orriak. Informazioa hiru ataletan aurkeztua dago:

1) Aurkezpena eta laburpena.
2) Gastuen aurrekontua azpikontzeptuen, programen eta Gastu Unitate Funtzionalaren (G.U.F.) arabera xehatutako txostenak.
3) Diru-sarreren aurrekontua.

3. zatia- Eranskinak:

1) I. Eranskina: Norberaren Merezimenduen Araberako Ordainsari Osagarriak Irakaskidegoak.

2) II. Eranskina: Tasak eta prezio publikoak.

3) III. eranskina: Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Aurrekontua

 

2010eko aurrekontua

Helburuak

2010eko aurrekontuaren xedea Unibertsitatearen helburua lortzen laguntzea da, zeina honela definitua baitago 2009ko Plan Estrategikoan:

Nafarroako Unibertsitate Publikoa goi mailako irakaskuntzarako erakundea da, Nafarroako gizartearen borondatetik sortua, nazioarteko bokazioa duena, askea eta independentea. Jakintza eta kultura sortzea eta transmititzea da bere helburua, txertaturik dagoen gizartearen berrikuntza, transformazioa eta aurrerabidea sustatzea eta gaitasun teknikoa, espiritu kritiko eraikitzailea eta erantzukizunaren sena izango dituzten pertsonen prestakuntza integrala lortzea, ahalik eta kalitaterik, eraginkortasunik eta gizarte-errentagarritasunik handienak bilatuz.

Helburu hori lortzea gogoan, hona hemen zer xede dituen 2010eko aurrekontu-urtealdiak:

1. Europako Unibertsitate Eremua ezartzeko prozesua garatzea, 2010eko irailean abian egon dadin graduen titulazioen mapa berria, egungo diplomaturen, lizentziaturen eta maila teknikoko edo goi mailako ingeniaritzen ordez ezarriko dena.

2. EEEren araberako gradu eta graduondo berrietako lehen maila abiaraztea.

3. Egungo lehen eta bigarren zikloetako ikasketak iraungitzeko prozesua hastea.

4. Egungo krisi ekonomikoak eraginda Unibertsitatearen aurrekontu gastuari muga jarri behar izan zaionez, irakaskuntza, ikerkuntza eta gizarteko nahiz kulturako proiekzio jarduera mantendu dadin bermatzen saiatzea, eskura dauden baliabideak ahalik eta gehien baliatzea bilatuz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2010eko aurrekontua Gizarte Kontseiluak onetsi zuen, 2010eko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran.

Egitura

1. zatia- Prestaketa datuak eta Araudia. Atal hauek ditu:

1) Prestaketa datuak. Oroitidazkia, aurrekontu-esleipenerako irizpideak eta jarduera egiteko adierazleak.
2) Araudia Gauzapen-oinarriak.

2. zatia- Zenbakizko egoera-orriak. Informazioa hiru ataletan aurkeztua dago:

1) Aurkezpena eta laburpena.
2) Gastuen aurrekontua azpikontzeptuen, programen eta Gastu Unitate Funtzionalaren (G.U.F.) arabera xehatutako txostenak.
3) Diru-sarreren aurrekontua.

3. zatia- Eranskinak:

1) I. Eranskina: Norberaren Merezimenduen Araberako Ordainsari Osagarriak Irakaskidegoak.

2) II. Eranskina: Tasak eta prezio publikoak: Prezioen aldaketa barne dago, unibertsitateko pabilioia 2009/2010 ikasturterako erabiltzeagatik. Aldaketa Gizarte Kontseiluak onetsi zuen 2009ko abenduaren 29an egindako bilkuran.

3) III. eranskina: Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Aurrekontua.

2009ko aurrekontua

 

Navegación principal:

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosaidako Campusa
31006 - Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
E-mailaren bidezko harremanetarako

Tuterako Campusa
Tarazonako etorb. z/g
31500 Tutera
Tel. (+34) 948 417850
E-mailaren bidezko harremanetarako

Zerbitzu ataria
Intranet
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169