• ES
  • EU
  • EN


Saridunen zerrenda


Amnistía Internacional, 1998ko Jaime Brunet Nazioarteko Sariduna

Pierre Sané, Amnesty International erakundearen idazkari nagusia.Amnistía Internacional (Amnesty International, ingelesez) mundu mailako mugimendu bat da,  150etik gora herrialdetan dagoena eta giza eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan daitezen lan egiten duena 1948an onetsi zen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta nazioarteko beste hitzarmen batzuetan, hala nola Giza Eskubideen Nazioarteko Itunetan daude aitortuak giza eskubide horiek. Amnistiak 3 milioitik gora kide eta zale ditu mundu osoan.

Erakundearen helburua da "ikerketa lanak eta eskubide zibil, politiko, sozial, kultural eta ekonomikoen urraketa larriak saihesteko eta amaitzeko jarduerak egitea" eta eskubide urraketen biktima izan direnentzat justizia eskatzea.

Pierre Sané jaunak, Amnesty International erakundearen idazkari nagusiak, jaso zuen Iruñean Giza Eskubideen aldeko 1998ko Jaime Brunet nazioarteko saria. Lehenengo aldia zen 6 milioi pezetaz hornitutako sari hau ematen zela.

Bere hitzaldian Sané jaunak NBEren Giza Eskubideetarako Batzordearen jarrera salatu zuen, maiz gertatzen baita batzordekideek trabatzea batzordearen eraginkortasuna eta sinesgarritasuna "interes politiko ahaltsuak jartzen baitituzte, giza eskubideak babesteko eta sustatzeko duten eginbeharraren aurretik". Halaber, kritikatu zuen Espainiak, ez duela koherentziarik, ez gardentasunik ere, kanpoko politikan giza eskubideen gaietan aritzean.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua