• ES
  • EU
  • EN


Jaime Brunet Saria


Yoani María Sánchez, 2010eko Jaime Brunet Nazioarteko Sariduna

Ikusi albistea osorik

Yoani María Sánchez, 2010eko Brunet Nazioarteko Sariduna.Yoani María Sánchez Cordero Habanan (Kuban) jaio zen 1975ean. Filologia Hispanikoa ikasi zuen, baina, arrazoi ekonomikoak zirela medio, turistei espainiera-eskolak ematen aritu zen, eta, azkenik, Suitzara emigratu zuen 2002an. Alabaina, familia-arrazoiak tarteko, bere herrialdera itzuli zen bi urte geroago. Urte hartan berean, “Consenso” izeneko gogoeta eta eztabaida aldizkaria sortu zuen uhartean bizi ziren beste kubatar batzuekin batera. Informatikaren mundua eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriek eskaintzen zituzten aukerak aurkitu zituen, eta "webmaster" lanetan jardun zuen eta editore eta artikulugilea izan zen www.desdecuba.com Kubako kazetaritzako atarian.

Bere bloga sortu zuen: www.desdecuba.com/generaciony/, eta nazioarteko komunitateak entzute handiko hainbat sari eman dizkio. Besteak beste, kazetaritzako Ortega y Gasset saria eta Prentsaren Nazioarteko Institutua saria. Timek eta CNNk egindako aukeraketaren arabera, bere nabigazio egunkaria munduko 25 onenen artean dago.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua