• ES
  • EU
  • EN


Jaime Brunet Saria


Dalai Lama, 2001eko Jaime Brunet Nazioarteko Sariduna

Ikusi albistea osorik

Dalai Lama, 2001eko Jaime Brunet Sariduna.Tenzin Gyatso hamalaugarren Dalai Lama da. 1950. urtetik da Tibeteko buruzagi espirituala. Bederatzi urte geroago Txinara erbesteratu zen, Txinaren okupazio militarraren aurka tibetarrek egin zuten altxamendu nazionala zela medio. Dharamsalan kokatu zen (eta han bizi da gaur egun), eta handik hasi zen laguntza ematen tibetar erbesteratuei eta Tibeten konponbiderako proposamen bat bilatzen. Egindako lanarengatik 1989. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Dalai Lama da, tradizioaren arabera, Tibeteko buruzagi espirituala. "Dalaï" mongoliera da, eta ‘ozeano’ esan nahi du, eta "bla-ma", berriz, tibetera da, eta hau du itzulpena: ‘jakintza ozeanoa’. Karguan haur batek ordezkatzen du, dalai lama zaharra hil eta berehalaxe jaiotzen dena.

Orain den Dalai Lama 1935eko uztailaren 6an jaio zen Takster herriko (Tibet) nekazarien familia batengandik. Hamabi urte zituela aitortu zioten bere aurrekoaren berraragitze izaera.

Sei urterekin hasi zen ikasten; eta 24 zituela aurkeztu zen hiru unibertsitate monastiko nagusietako azterketetara: Drepung, Sera eta Ganden unibertsitateetako azterketetara. 1959. urtean Gueshe Lharampa gradua erdietsi zuen (Doktoretza Budatar Filosofian).

1950eko azaroaren 17an botere politikoa hartu zuen Txinaren Liberazio Armada Popularraren inbasioaren ondoren. Estatuburu gisa Beijingera joan zen Mao Tse-tung eta beste txinatar buruzagi batzuekin hitz egitera, bakea ezartzeko asmoz (alferrikako urratsa izan zen ordea). 1959ko martxoan tibetarren altxamendu nazionala gertatu zen Txinaren okupazio militarraren aurka, eta basakeriaz zapaldu zuten.

Porrotaren ondorioz, Dalai Lama Indiara erbesteratu zen, eta 80.000 inguru tibetarrek jarraitu zioten. Dharamsalan kokatu zen (eta han bizi da gaur egun). Herri horri Lhasa txikia esaten diote. Han ezarri zuten Erbesteko Tibetar Gobernuaren egoitza, eta demokrazia konstituzionala da 1963. urtetik aurrera.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua