• ES
  • EU
  • EN


Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoa


Zer egiten du Arartekoak? Nola jokatzen du?

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen V. Kapituluan, 115, 116 eta 117. artikuluetan jasotzen denez, Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoa da Klaustroaren ordezkari gorena, Unibertsitateko komunitateko partaide guztien eskubideak defendatu eta babesteko ardura duena, bai eta Estatutuetan xedatutakoa betetzekoa ere.

Noren ardurapean dago?

Ez dago behartua aginduzko inolako manurik betetzera, ez eta agintari akademikoen, gobernu erakundeen nahiz Unibertsitateko komunitateko beste partaideren baten jarraibiderik burutzera ere; beraz, autonomia osoa du bere eginkizunak betetzeko.

Nola jokatzen du?

Ofizioz nahiz parte batek eskatuta jardun dezake. Zilegitasunez interesa duten Unibertsitateko komunitateko pertsona edo talde guztiek eskatu ahalko diote bitartekaritza Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoari. Bere eginkizunetan jasotako datuak eta informazio pribatuak edo ezkutukoak isilpean gordeko dituela bermatuko du.

Eginkizunak

  1. Zilegitasunez interesdun direnek Unibertsitatearen funtzionamenduari buruz egingo dizkioten kexa eta ohartarazpenak jasotzea.
  2. Unibertsitateko Komunitatea osatzen dutenen artean desadostasunak eta aldeak izanez gero, bitartekari lana egitea irtenbidea bilatzeko.
  3. Aurretik aipatutako kexek eta ohartarazpenek Unibertsitateko zenbait organo ukitzen dituztenean, organo horiengandik informazioa biltzea.
  4. Aditzera eman dizkioten gaiei buruz organo eskudunei gomendioak ematea. Gomendio horiek ez dira lotesleak izango.
  5. Egindako kudeaketari buruz urteko txostena egitea, eta Unibertsitateko Klaustroari aurkeztea.

Nola egin behar da kontsulta bat?

Edonork, ikasle, irakasle zein AZL izan, arazo bat badu eta ez badaki nolo konpondu, egin dezake kontulta, telefonoarn, gutunaren edo posta elektronikoaren bidez, edo Bulegora agertuta.

Nola aurkeztu ahal da kexa bat?

Unibertsitateko Komunitateko Arartekoari kexak aurkezteko, pertsona interesdunak egin beharko du, edo berak eskuordetutakoak, behar bezala identifikatuta. Arartekoaren Bulegoan aurkez daitezke, hara agertuta, edo gutunaren edo posta elektronikoaren bidez bidalita. Halaber, Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal dira.

Zen da kexa baten tramitea?

Aurkezten diren kexa eta ohartarazpen guztiak erregistratu egiten dira eta haiek hartu izanaren adierazpena ere ematen da. Gehienez ere hamabost eguneko epean erantzuna ematen da, tramitera onartu izanari edo ezesteari buruz.

Kexa onartu eta gero, hura aztertzeko beharrezkoak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu Unibertsitateko Komunitateko Arartekoak. Kexak ukitutako pertsonari deitu ahal izango dio, egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan, behar den dokumentazioa aurkez dezan, edo argibideak ematera azal dadin, eta, beharrezkoa baldin bada, ukitutako irakaskuntza edo administrazio organoei ere dena jakinerazi, eta argibideak eskatu ahalko dizkie.
Behin ikerketa prozedura burututa, Unibertsitateko Komunitateko Arartekoak kexa egin duenari edo dutenei ikerketen eta kudeaketaren ondorioei buruzko informazioa emango die, bai eta kexak ukitutako organoak edo pertsonak eman duen erantzunari buruzkoa ere.

Bitartekaritza

Auzi bateko bi parteak Unibertsitateko Komunitateko Arartekoaren bitartekaritza onartzen dutenean, hark edozein jardunbideri ekingo dio, Unibertsitateko komunitateko kideen arteko desadostasunak eta aldeak konpontzeko.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua