• ES
  • EU
  • EN


Gobernu Kontseilua


Gobernu Kontseiluaren azken erabakiak ikusi

Eginkizunak

Unibertsitatearen ohiko gobernu erakundea da. Honako hauek osatzen dute: errektoreak, idazkari nagusiak, kudeatzaileak eta hogeita hiru batzordekide gehiagok; horietatik hiru Gizarte Kontseilukoak eta hogei unibertsitate komunitateko kideak izango dira.

Haren eginkizunen artean, aipatzekoak dira:

  • Gizarte Kontseiluari urteanitzeko programazioa eta urteko aurrekontu proiektua proposatzea, onets ditzan
     
  • Irakasleen plantilla-aldaketen proposamenak onestea
     
  • Ikasketa-planak onestea
     
  • Irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak hautatu, kontratatu eta sustatzeko irizpideak ezartzea
     
  • Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak erabakitzeko lehiaketa batzordeetako kideak izendatzea
     
  • Ikasketa ofizialak baliokidetzeko baldintzak ezartzea eta ikasketa eta titulu berekiak definitzea
     
  • Irakaskuntzaren lehen eta bigarren zikloan sartzeko betebeharrak eta ikasleen gehienezko kopurua ezartzea
     
  • Ikerketa-plan orokorrak onestea
     
  • Irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen jarduera ebaluatzeko irizpideak ezartzea
     
  • Lankidetza- eta truke-hitzarmenak berrestea
     
  • Unibertsitatearen irakaskuntza- eta lan-egutegia onestea


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua