Hasiera/ Unibertsitatea ezagutzea/ Gobernu erakundeak/ Orokorrak/ Errektoreordeak
Tel: 948 16 9263
Faxa: 948 16 9005
Helbide elektronikoa:
vicerrectorado.internacionalizacion@unavarra.es
Hugo López Zuzenbidean doktorea da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean (2007). Doktoretzako Aparteko Saria eta Ekonomia eta Ogasunaren Ministerioaren Instituto de Estudios Fiscales institutuko Saria (2008) jaso ditu. Gaur egun, Finantza eta Zerga Zuzenbideko unibertsitateko irakasle titularra da.
Bere ikerketa-lerro nagusien artean daude Europar Batasuneko eta nazioarteko fiskalitatea, legez aurkako zergak eta zerga-subjektibotasunaren teoria. Hainbat ikerketa egonaldi egin ditu atzerrian bere azterlan-diziplinan entzute handia duten zentro batzuetan. Plan Nazionalaren eta beste deialdi publikoen ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du, eta horietako bitako arduradun nagusia izan da. Halaber, hainbat instituzio publiko eta pribaturekin lankidetzan jarduten du LOUko 83. artikuluaren araberako kontratuen esparruan eta garapenerako lankidetzako proiektu baten zuzendarikidea izan da.
Kudeaketa jarduerari dagokionez, Zuzenbide Publikoko Saileko idazkari akademikoa izan da (2013ko azarotik 2015eko ekainera) eta Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloko zuzendaria ere izan da (2014ko urtarrilatik 2015eko ekainera).
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua