• ES
  • EU
  • EN


Errektoreordeak


Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea

Cristina Bayona Sáez

Tel: 948 16 6257
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.estudiantesyempleo@unavarra.es

Cristina BayonaCristina Bayona Sáez (Iruñea, 1966) diplomaduna da Enpresa Zientzietan eta lizentziaduna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Zaragozako Unibertsitatean, eta, halaber, doktorea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

NUPeko Enpresen Kudeaketako Sailean egiten du bere irakasle lana, Enpresen Antolaketaren Arloko Unibertsitateko Titularra baita 2003tik hona. Hala ere, 1993an hasi zen irakasten sail horretan irakasle elkartu gisa. 1999an ikerketa egonaldi bat egin zuen Madrileko Carlos III Unibertsitatean.

Ikerketaren arloari dagokionez, Enpresaren Ekonomiako ikerketa taldeko kidea da. Bere arreta berrikuntzaren kudeaketan jarri du nagusiki, hainbat ikuspegitatik begira: berrikuntza sistemak eta politika publikoen analisia, lankidetza berrikuntzan eta Berrikuntza Irekia.  Arlo horretako hogeita hamar bat lan argitaratu ditu, haietako asko nazioarteko hainbat aldizkari indexatutan. Ikerketa-lan hori 8 ikerketa-proiektutan egin izan du, zeinak eskualdeko, nazioko eta Europako hainbat deialditan finantzatu baitziren. eta europar deialdian proiektuaren ikertzaile arduraduna izan zen. Doktoretza tesi baten zuzendarikidea izan da, eta gaur egun prozesuan den beste baten zuzendarikidea ere bada.

Irakaskuntzako kudeaketa lanetan izan duen partaidetzari dagokionez, nabarmendu behar da Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Batzordeko kidea izan dela, Enpresen Kudeaketako Sailaren zuzendariordea, batzordekidea Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategia Kudeatzeko Batzordean eta klaustrokidea. 2008-2015 urteen arteko aldian zuzendaria izan da Jakintza Bestetaratzeko Arloan, Ikerketako Errektoreordetzan.



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua