• ES
  • EU
  • EN


Errektoreordeak


Irakaskuntzarako errektoreordea

Carmen Jarén Ceballos

Tel: 948 16 8956
Faxa: 948 16 9004
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.ensenanzas@unavarra.es

Biografia

Carmen JarénCarmen Jarén Ceballos (Montellano, Sevilla) nekazaritza ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Unibertsitate honetan doktoretza aurreko bekaduna izan zen (FPI) 1989tik 1992ra, eta 1994an doktoretza lortu zuen. 1992an Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako Sailean sartu zen, Nekazaritzako Motorrak eta Makinak irakasgaiko unibertsitate eskolako irakasle titularra izateko, eta 1995etik Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko irakasle titularra da. 2012ko maiatzetik kreditatua dago unibertsitate katedradun gisa Ingeniaritza eta Arkitektura arloan.

Bere ikerketa-jardueraren gai nagusia nekazaritza-mekanizazioa izan da, hasi traktoreen eta nekazaritza makinen lan-segurtasunarekin, eta buka nekazaritza produktuen propietate fisikoekin (propietate mekanikoak, propietate optikoak, irudiaren analisia, espektrometria infragorri hurbilean, eta abar), eta, batez ere, propietate hauen aplikazioa fruituetan bilketan eta manipulazioan izaten diren kalteak zehazteko, testuaren bilakaera atzemateko eta kalitatea eta automatika zehazteko. NUPeko Nekazaritzako Mekatronika ikerketa taldeko arduraduna da.

Jarén irakaslea 80 argitalpen baino gehiagoren egilea da, bai nazioarteko aldizkari zientifiko indexatuetan (JCR), baita hedapen aldizkarietan ere. Kanpoko unibertsitate eta erakunde hauetan egin ditu egonaldiak: Edinburgheko Scottish Centre of Agricultural Engineering (Eskozia), Evorako unibertsitatean (Portugal) eta Viçosako Unibertsitate Federalean (Brasil). Lan hauei esker, Lan Segurtasunerako Proiektuen lehen saria eskuratu zuen, baita Ideactiva eta 3M sariak ere.

NUPen sartu zenetik, hainbat deialdi publikok finantzaturiko zortzi ikerketa-proiektutan hartu du parte; horietatik, bostetan ikertzaile nagusia izan da, eta 20 OTRI hitzarmen izenpetu ditu enpresekin eta bestelako organismo publikoekin. Halaber, azken urteotan hizlari gonbidatua izan da nazioarteko hainbat biltzarretan, baita batzorde antolatzailearen eta aholkularitza batzordearen kidea ere. Biltzarretako ehun komunikazio baino gehiago egin ditu. Baratze Zientzietako Espainiako Elkarteko kidea da, Nekazaritza Ingeniaritza Espainiako Elkartekoa eta European Society of Agricultural Engineering elkarteko kidea, eta Nekazaritza Makineriako Nazioarteko Feriako Berrikuntza Teknikoko (FIMA) epaimahaiko kidea.

Kudeaketa akademikoaren arloan, Carmen Jarén Ceballos Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko idazkaria eta zuzendariordea izan da, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) idazkaria, Graduondoko Arloko zuzendaria, NIGMETeko Praktika Etxaldeko Batzordeko kidea, NUPeko Ikerketa Batzordeko kidea, Gertaeren Batzordeko kidea, Iraupen Batzordeko kidea, Ingeniaritzen Batzordeko kidea, hainbat gradu eta master titulutako kidea eta klaustroko kidea.



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua