• ES
  • EU
  • EN


Errektoreordeak


Ikerketako errektoreordea

Ramón Gonzalo García

Tel: 948-169293
Faxa: 948-169004
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.investigacion@unavarra.es

Biografia

Ramón GonzaloRamón Gonzalo García (Logroño, Errioxa, 1972) Telekomunikazio ingeniaria da, eta aparteko sariduna, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1995), eta doktorea unibertsitate berean (2000), kalifikazio handienarekin eta Europar Doktorearen Aipamenarekin. 1995. urtean sartu zen NUPen irakasle laguntzaile izateko, 2003. urtean Unibertsitateko titular bihurtu zen, eta 2010. urtean Seinalearen Teoria eta Komunikazioetako Arloko katedra erdietsi zuen.

Bere ikerketa nabarmenen artean daude Hispasat, Astra eta Amazonas sateliteen antenetarako diseinuak, eta Terahertzen (THz) teknologiaren garapena, bai irudi kamera berriak diseinatzeko, aeroportuetarako eta medikuntzako irudien sistemetarako, bai hainbat sentsore motatarako. Defentsa Ministerioaren Espainiako ordezkaria izan da NATOren ikerketa eta teknologiari dagozkion zenbait SET panel egiteko, eta partaidea Metamaterialen Europako Institutu Birtualaren Zuzendaritza Batzordean.

Zuzendaria eta arduraduna izan da hainbat entitate publikorekin egin diren 21 ikerketa-proiektutan, honako erakunde hauen finantzabidea izan dutenetan: Nafarroako Gobernua, MINECO, Industria Ministerioa, eta Europako Espazio Agentzia, VI. eta VII. esparru-programak. Lankidea izan da, gainera, beste 23 ikerketa-proiektutan eta 23tik gora I+G kontratutan enpresa eta administrazioekin, eta horietako 13tan arduraduna. 5 patenteren egilekidea da, eta haietako bi nazioartean hedatuak daude eta ustiatze prozesuan. Europako Espazio Agentzian (Herbeheretan), Rutherford Appleton Laboratory izenekoan (Ingalaterran) eta Forschungszentrum Karlsruhe izenekoan (Alemanian) egin ditu ikerketa egonaldiak. Ikertzaile gonbidatua ere izan da STAR TIGER programan, zeina Europako Espazio Agentziak antolatu eta SCFTn garatzen baita Ingalaterran, eta ikertzaile gonbidatua izan da Rutherford Appleton Laboratory izenekoaren Silizioarekin Mikrofabrikatzeko programan.

JCR-ren liburu batzuetako 7 kapituluren egilea da eta 87 argitalpenenena (haietako bi gonbidaturik), eta 160dik gora argitalpen egin ditu, orobat, nazioarteko hainbat konferentziatan, haietako 30 gonbidaturik, eta 50etik gora nazioko konferentziatan, haietako 4 gonbidaturik. Programen ebaluatzailea da, Espazio eta FET gaietan, Esparru Programaren proiektuetan, eta Ministerioren, ANEPen eta UEFISCDIren ikerketa programen ebaluatzailea.  Bestalde, artikuluen berrikuslea da 17 aldizkari zientifikotan, zeinen artean Nature Photonics nabarmentzen baita. 8 doktoretza-tesiren eta 40tik gora Ikasketen Amaierako Proiekturen zuzendaria izan da.

Zientzia Zehatzen, Biologia eta Medikuntza Zientzien eta Zientzia Teknologikoen arloetako ibilbide pertsonal osoari dagokion Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Saria jaso zuen 2013an, eta Europako Espazio Agentziaren Saria antenetarako gailu berri bat garatzen laguntzeagatik (1999); Nokia sariduna da Internet Mugikorrari eta Hirugarren Belaunaldiko Irtenbide Mugikorrei buruzko doktoretza-tesi onenarengatik, Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak eman baitzion 2001ean; lau sari dauzka artikulu onenari beste hainbeste nazioarteko biltzar eta konferentziatan; halaber, 2010. urteko ingeniari onenarentzako saria, Errioxako Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak emana, eta Crea EIBT 2010 saria, oinarri teknologikodun enpresa zientzietako proiektu onenari.

Ramón Gonzalok antolatzaile lanak egin zituen Irratiaren Nazioarteko Zientzia Batasunaren XXX. Simposium Nazionalean, URSI 2015, eta “Metamaterials Congress 2008” izenekoan, baita “XII European School on Metamaterials: Antennas based on metamaterials technology and their applications” izenekoan ere, Iruñean egina, eta “27th ESA Antenna Technology Workshop on Innovative Periodic Antennas: Electromagnetic Bandgap, Left-handed materials and Frequency Selective Surfaces” izenekoan ere bai, Compostelako Santiagon egina, eta, orobat,  “Workshop in Metamaterials for Optics and Microwave applications” izenekoan, zeina Donostian egin baitzen. Goi frekuentziaren, mikrouhinen eta antenen teknologiari buruzko nazioarteko hainbat konferentziatan Batzorde Teknikoko kidea izan da eta hainbat saio berezi antolatu ditu.

Irakaskuntza kudeaketako lanetan daukan esperientziari dagokionez, esan behar da Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien GMETeko zuzendariordea izan dela Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Telekomunikazio Ingeniaria titulazioaren arduraduna (2006tik 2008ra arte) eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailaren zuzendaria (2008tik 2010era arte). Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra prestatzeko lan-taldeetako kidea izan da. TIIGMETen Batzordeko kidea izan da 2006tik 2012ra arte, eta NUPen Klaustroko kidea 2008tik hona. 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua