• ES
  • EU
  • EN


Errektoreordeak


Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen errektoreordea

Manuel Rapún Gárate

Tfno: 948 16 9143
Faxa: 948 16 9005
Helbide elektronikoa:
vicerrectorado.planificacionyprofesorado@unavarra.es

Biografia

Manuel Rapún GárateEkonomia Aplikatuko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan 1995etik. Ekonomia Garapenean diplomaduna da París Panthèon-Sorbonne Unibertsitatean, Frantziako Gobernuaren beka bat izan zuen hiru urtez Nekazaritza Ekonomiako Master of Sciences titulua lortzeko Montpellierreko Nekazaritza Institutu Mediterraneoan, eta Ekonomian doktorea da Alcalako Unibertsitatean 1986an. Oposizio orokor bat gainditu ondoren, administratzaile nagusien gaitasun zerrendetan sartu zuten Europako Batzordeko funtzionario izateko 1987-1992 aldian.

Bere ikerketa-lerroak Eskualde eta Nekazaritza Ekonomian oinarritzen dira, batez ere. Berrogeita hamar bat ikerketa-lan argitaratu ditu (liburuak eta artikuluak), eta Social Science Citation Index-en indexatutako aldizkarietan jasota daude gehienak. Sei doktoretza-tesiren zuzendaria eta zuzendarikidea izan da. Aitortutako bost ikerketa seiurteko eta sei irakaskuntza bosturteko ditu.

Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionaleko kanpo-ebaluatzailea izan da (ANECA). 2010 eta 2011. Urteetan. Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionaleko (CNEAI) 8 zenbakidun Batzordeko kidea izan da, bai eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketa Proiektuen kide ebaluatzailea ere, Ekonomia Aplikatuko Arloan.

Bere doktoretza-tesiak Nekazaritza Argitalpenen Sari Nazionalerako Accesita lortu zuen 1986an. Nekazaritza Ministerioak ematen du sari hori. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa ibilbidearen saria lortu zuen 2004an. 1999tik 2012ra “Ekonomia Publikoa eta Eskualde Ekonomia” NUPeko ikerketa-taldearen arduraduna izan da. ANEPek Bikaintasun Nazionaleko taldearen balioespena eman zion talde honi 2010ean. 2002tik 2011ra irakasle bisitaria izan da askotan Rennes 1 Unibertsitatean, eta NUPek unibertsitate horrekin daukan nazioarteko mugikortasunerako arduraduna. Halaber, egonaldi laburrak egin ditu London School of Economics-en, NUPeko bekei esker, eta hainbat zientzia-elkartetako kidea da. 2003tik 2006ra bitartean “Economía Agraria y Recursos Naturales” aldizkariaren editore exekutiboa izan zen.

Kudeaketa lanei dagokienez, 1988tik 1989ra bitartean Nafarroako Gobernuko Unibertsitate Ikasketa eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria izan zen. 1989tik 1999ra bitartean, osotara 7 urtean, Ekonomia Saileko zuzendaria eta zuzendariordea izan zen. NUPeko Ikerketa Batzordeko kidea ere izan da 1999tik 2011ra bitartean. Espainiako Eskualde Zientziako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen, 1990etik 2007ra kidea eta 2008tik eta 2012ra bitartean batzorde honen idazkaria. 2005etik 2012ra  Nafarroako Gobernuko Lurralde Politikako Gizarte Kontseiluko kidea da NUP ordezkari gisa. 2011ko ekainetik 2015eko ekainera Ekonomia, Plangintza eta Kalitate errektore ordea izan da.



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua