• ES
  • EU
  • EN


Errektorea


Errektorea

Alfonso Carlosena

Errektorea
Tel.: 948-169103
Faxa: 948-169004
Helbide elektronikoa: rector@unavarra.es

Biografia

El rector Alfonso CarlosenaSan Martin Unxen (Nafarroa) jaio zen 1962. urtean. Zientzia Fisikoetako lizentziatura, aparteko sariarekin, eta Zientzietako Doktoretza Zaragozako Unibertsitatean erdietsi zuen 1985ean eta 1989an, hurrenez hurren. 1986tik 1992ra arte irakasle laguntzaile izan zen Zaragozako Unibertsitatean, Ingeniaritza Elektrikoko eta Informatikako Sailean.  1992ko urrian Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen bitarteko irakasle titular gisa, aurrena, eta gero funtzionario bihurtu zen 1993an. 2000ko martxoan Seinalearen Teoria eta Komunikazioak jakintza¿arloko katedradun lanpostua eskuratu zuen. Irakaskuntza lana bi  unibertsitateetan egin du, lehenengo kasuan Fisika Zientzietako eta Industria Ingeniaritzako ikasleekin, eta bigarrenean Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleekin.

Doktoretza ondorengo ikertzailea izan da Swiss Federal Institute of Technology izenekoan (ETH¿Zurich) bi seihilekotan (1999¿90 eta 1991¿1992), New Mexico State University¿n (Las Cruces, NM) ere bai, eta aldi sabatiko bat izan zuen (2004¿2005) Connection One Centre de la Arizona State University izenekoan (Tempe, AZ).

Lehiaketa proiektu ugaritan izan da zuzendari edo partaide, Nafarroako Gobernuaren, Ikerketa Plan Nazionalen eta Europar Erkidegoko hainbat programen finantzabidea eduki dutenetan. Lan horietako emaitza direnez, nazioarteko zenbait aldizkari indexatuetan argitaratu dizkidaten ehun baino gehiago artikuluren egilea da, eta beste hainbeste biltzarretan parte hartu izan du Mikroelektronikako, Instrumentazioko eta Seinalearen Prozesamenduko arloetakoetan. 12 Doktoretza Tesi zuzendu ditu, dagoeneko aurkeztuak.

Jarduera akademikoaz bestalde, enpresekin transferentzia lanetan ere aritu da, eta empresa horientzat izan diren Ikerketa eta Garapeneko zenbait kontratu edo lankidetza proiektutako kide edo zuzendari izan da. Jardun horren ondorioz, 5 patenteren egilea da, haietako 3 ustiapenean.

Kudeaketari dagokionez,  hauek izan ditu kargu nabarmenenak: zuzendaria NUPeko Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoan (1995¿1999), Doktoretza Batzordearen lehendakaria (2000¿2001), eta Ikerketarako errektoreordea (2007¿  2015). Estatutuak egiteko bi batzordeetako kide izan da 2003an eta 2010ean, batzordekide lehenengoan eta batzordeburu bigarrenean. Irakaskuntza eta ikerkuntza ebaluatzeko ANECA eta UNIBASQ batzordeetako kidea ere izan da, eta ebaluazioak egin ditut nazioko eta nazioarteko beste entitate askorentzat.

Hautaketa eta eskumenak


Errektorea Unibertsitatearen irakaskuntza-agintari gorena da, eta bere ordezkaria. Unibertsitateko komunitateak aukeratzen du, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta isilaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan aritzen diren katedradunen artetik. Errektorearen agintaldia lau urtekoa da.

Errektorea hautatzeko botoa haztatua izango da, Unibertsitateko Komunitatearen arloak kontuan hartuta, alegia: irakaskidegoetako irakasle doktoreak (% 59), gainerako irakasle eta ikertzaileak (% 11), ikasleak (% 20), eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (% 10).

Errektoreak ordezkaritza-eginkizunak bete behar ditu, horien artean Unibertsitatearen ekitaldietako buru izatea, eta zuzendaritza-eginkizunak ere baditu; horien artean, honako hauek: Klaustroaren eta Gobernu Batzordearen bileretako deialdiak egitea, horietan buru izatea, eta horiek eta Gizarte Kontseiluak hartutako erabakiak betearaztea, edo lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdiak egitea, eta Unibertsitateko irakasleak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak izendatu eta kontratatzea. Tituluak eta diplomak bere izenean ematen dira.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua