• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Ikasleen Arloko zuzendaria

Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea

Roldán Jimeno Aranguren

Tfnoa.: 948 16 6257 / 9437
Helbide elektronikoa : vicerrectorado.estudiantesyempleo@unavarra.es

 

Roldán Jimeno Aranguren Zuzenbidearen Historiaren irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zuzenbidean lizentziaduna da UHUNen eta Historian Nafarroako Unibertsitatean (bertan Aparteko Saria eta Karrera Amaierako hirugarren Sari Nazionala jaso zituen), Historian doktorea da unibertsitate berean, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktorea EHUn eta Zuzenbidean doktorea Deustuko Unibertsitatean. NUPen irakasle izan aurretik, Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Université de Pau et des Pays de l’Adourren (2001-2003) izan zen irakasle. Zenbait ikerketa egonaldi egin ditu Estatu Batuetan, Italian, Frantzian eta Irlandan.

Hogei bat libururen egilea da, ehun artikulutik gora argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta kolaborazioak egin ditu hainbat talde-lanetan. Roldán Jimeno Arangurenen liburu berrienen artean, nabarmentzekoak dira "Matrimonio y otras uniones afines en el Derecho histórico navarro (siglos VIII-XVIII)" (Dykinson, 2015), "El régimen económico matrimonial en el Derecho navarro (1839-2015)" (Aranzadi, 2015), "Miguel Javier Urmeneta (1915-1988), Segunda República, Franquismo y Transición" (Pamiela, 2015) eta "Los Fueros de Navarra" (Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentzia, 2016).

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko (FHEDAV) zuzendaria da, eta "Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historikorako eta Autonomikorako Aldizkariaren" koordinatzailea. Gainera, Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen Príncipe de Viana aldizkariaren zuzendaria da. José María Jimeno Juríoren “Obras completas” bilduma zuzentzen du, eta dagoeneko 50 bat liburu argitaratu dituzte. 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua