• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloko zuzendaria

Nazioartekotzeko errektoreordea 

Enrique Armendáriz Íñigo

Tfnoa.: 948 169263
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.internacionalizacion@unavarra.es

Enrique ArmendárizEnrique Armendáriz Íñigok (Iruñea, 1976) Nafarroako Unibertsitate Publikoan lortu zuen Telekomunikazio Ingeniariaren titulua, eta han lortu zuen baita ere doktoretza 2006an. T-Mobil enpresan (Deutsche Telekom taldea) lan egin du Bonn (Alemania) eta Valentziako Informatikako Teknologia Institutuan (Espainia) eta ikerketa egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: McGill University (Montreal, Kanada), Universidade do Minho (Braga, Portugal), Università della Svizzera Italiana (Lugano, Suitza) eta Universität des Saarlandes (Saarbrücken, Alemania).

Informazioa gordetzeko sistema eskalagarri eta erabilgarritasun handikoetan eta , oro har sistema banatuetan garatu ditu bere ikerketa-lerroak. Testuinguru honetan, hiru doktoretza-tesi ikuskatu ditu (Unibertsitatean bertan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Bartzelonako Universitat Ramon Llull-en) eta master amaierako lau lan Unibertsitatean. 70 zientzia-lan baino gehiago argitaratu ditu (biltzarretako aktak eta aldizkarietako artikuluak), nazioarteko biltzarretako programetako hainbat batzordetako kidea da eta aldizkari zientifikoetako berrikuslea. Halaber, nazio mailako eta Europako hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du bai erakunde publikoekin bai pribatuekin.



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua