• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Hizkuntza Plangintza Arloko zuzendaria

Irakaskuntzako Errektoreordetza

Imanol Núñez Aldaz

Tfnoa.: 948 169413
Helbide elektronikoa: imanol.nunez@unavarra.es

Imanol NuñezImanol Núñez Aldaz, 2009tik hona, Unibertsitateko Enpresen Kudeaketako Saileko irakaslea da, non euskaraz eta ingelesez eman baitu irakaskuntza, batez ere Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

Imanol Núñez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2005), eta nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu izan du, baita Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoaren (OTRI) proiektu askotan ere. Beste alde batetik, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko idazkaria izan da 2009tik 2015era.

Bere ikerketa lanek aurre egiten diete lan merkatuarekin eta eta hezkuntzarekin lotutako auziei; bereziki, Europako hainbat hezkuntza sistemetako graduatuek enplegagarritasunean eta lanarekiko asetasunean dauzkaten ezberdintasunak aztertzen dituzte. Hogei bat artikulu argitaratu ditu ospe handiko nazioarteko aldizkarietan, eta horietako batzuetan ikuskatzailea izan da.

Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria da. 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua