• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Ikerketa Baliabideen eta Ikerketa Egituren Arloko zuzendaria

Ikerketako Errektoreordetza

Pablo Sanchis Gúrpide

Tfnoa.: 948 169613
Helbide elekronikoa: : pablo.sanchis@unavarra.es

Pablo Sanchis GúrpidePablo Sanchis Gúrpide (Iruñea, 1970) Industria Ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2002). Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko José Antonio de Artigas y Sanz  Fundazioak tesi hoberenarentzat emandako saria lortu zuen. Aurretiaz, Industria Ingeniaria (1995) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna (1994) tituluak lortu zituen.

1996an, Sanchisek bere ikerketa-ibilbidea Delft University of Technology-n (Delft, Herbehereak) hasi zuen Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beka baten bidez finantzatu zen bi urteko egonaldi batean. 1997an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko laguntzaile lanpostuan, eta 1997-1998 ikasturtean NUPeko irakaskuntza-jarduerak eta Delfteko ikerketa-egonaldiak batera egin zituen. 1998-1999 ikasturtetik aurrera NUPen integratu zen behin betiko. Ikasketen amaierako ehundik gora proiektu zuzendu ditu eta hogeita bi ikerketa lan edo master amaierako lan.

Bere ikerketa-jarduerak, INGEPER (Ingeniaritza Elektrikoa, Potentzia Elektronika eta Energia Berriztagarriak), arlo hauetan garatzen ditu: sorkuntza elektrikoa energia berriztagarrien bidez, sareko integrazioa, potentzia elektronika, energia biltegiratzeko sistemak, hidrogeno teknologiak eta mikrosare elektrikoak. Europako Batzordeak, I+G+b-ko Plan Nazionalak eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako I+G-ko hamar proiektutan parte hartu du edo parte hartzen du. Sei doktoretza-tesiren zuzendaria edo zuzendarikidea izan da, eta egiten ari diren beste lau doktoretza-tesiren zuzendaria edo zuzendarikidea da. Halaber, nazioarteko aldizkari eta biltzarretako ehundik gora argitalpenen eta bi liburu kapituluren egilekidea da. 

2013an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Saria lortu zuen 2012ko ekarpen zientifiko hoberenarentzat eta 2006an Nafarroako Kutxa – UHUN Saria Ikerketa Proiektuarentzat. Enpresekin egindako berrogeita hamarretik gora ikerketa-kontratutan parte hartu du, eta nazioarteko sei patenteren eta nazio mailako bi panteren asmatzailekidea da (lau patente ustiapenean daude; eta beste pare bat gehiago, hala egon ziren lehenago).

Kudeaketa esparruari dagokionez, NUPeko Energia Berriztagarrien Katedraren zuzendaria da 2010az geroztik, eta Institute of Smart Cities-en zuzendaria 2015az geroztik. Aurretiaz, Unibertsitateko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (ETSIIT) zuzendariordea eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko zuzendariordea izan zen. 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua