• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Tituluen Kudeaketako eta Kalitate Arloko zuzendaria

Irakaskuntzako Errektoreordetza

Inmaculada Farran Blanch 

Tfnoa: 948 168034
Helbide elektronikoa:direccion.areagestioncalidad@unavarra.es

Inma Farran Inmaculada Farran Blanch Nekazaritza Ingeniaria da Lleidako Unibertsitatean (1993), eta doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2001). Ikertzaile lana Agrobioteknologiako Institutuan garatzen du (NUP-CSIC-Nafarroako Gobernua zentro askotarikoa), eta han Landare Agrobioteknologia ikerketa taldeko kidea da.

Bere ikerketen gaia da landare transgenikoen aplikazio bioteknologikoak, bereziki landare biofaktoriak osagarri biofarmazeutikoak eta txertoak ekoizteko. Landareen erregulazio redox-ean gertatzen diren aldaketen gorabehera fisiologikoak ere aztertzen ditu. Arlo honetan hogeiren bat lan argitaratu ditu indexatutako nazioarteko aldizkarietan, eta bi patente bioteknologikoen egileetako bat da. Ikerketa hori erkidego autonomikoetako eta nazioko hainbat deialditan finantzaturiko bederatzi ikerketa-proiektuen abaroan egin du (eta horietako hiruretan ikertzaile arduraduna izan da). Bi doktoretza tesi, hamar master amaierako lan eta hogeita hamar karrera amaierako lan baino gehiago zuzendu ditu.

1998an, Farran Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen, Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko irakasle elkartu bezala, eta 2010etik han ari da lanean, kontratupeko irakasle doktore baten lanpostua betez. 2013tik irakasle titularraren akreditazioa dauka.

Kudeaketa jarduerari dagokionez, Inmaculada Farran Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko idazkaria izan da (2010eko maiatzetik 2012ko ekainera), eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariordea (2012ko maiatzetik 2015eko ekainera), eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzaren Graduko arduraduna.



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua