• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Irakasleen arloko zuzendaria

Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Errektoreordetza

Arantzazu Villanueva Larre

Tel: 948 16 6066
Faxa: 948 16 9005
Helbide elektronikoa:
area.profesorado@unavarra.es

Arantzazu Villanueva Larrek (Iruñea, 1974) Nafarroako Unibertsitate Publikoan lortu zuen Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua 1998an, eta unibertsitate berean doktoretza 2005. urtean.

1998an hasi zen lan egiten Nafarroako Unibertsitate Publikoan, irakasle elkartu bertako Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailean, Seinalearen Teoria eta Komunikazioak irakasgaia emanez. Gaur egun saileko irakasle kontratatu doktorea da.

Ingeniaritza Biomedikoko ikerketa taldeko kidea da. Zazpi ikerketa-proiektutan lan egin izan du, eta beste bitan zuzendaria izan da. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, COGAIN (Communication by Gaze Interaction) Europako Bikaintasun Sareko (NoE) arduraduna izan zen, VI. Esparru Programaren barruan garatu zena, Europako 22 zentrotako ikertzaileen parte hartzearekin.

Villanuevak hainbat tesi zuzendu ditu, lan batzuk argitaratu ditu oihartzun handiko aldizkarietan eta liburuetako zenbait kapitulu idatzi ditu. Horretaz gain, ikerketa-egonaldiak egin ditu Danimarkako eta Kanadako unibertsitateetan.
 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua