• ES
  • EU
  • EN


Arloko Zuzendariak


Unibertsitate Proiekziorako Arloko zuzendaria

Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako Errektoreordetza

Ariadna García Prado

Tel.: 948 16 9648
Helbide elektronikoa: ariadna.garcia@unavarra.es

Ariadna García PradoAriadna García Prado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Ekonomian doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, non 2011tik lan egiten baitu Ekonomia Sailean, irakasle kontratatu doktore moduan.

Hori baino lehen, lanean aritu zen Washingtonen (Estatu Batuak), Garapenerako Banku Inter-Amerikanoan (Gizarte Babesa eta Osasuna dibisioan) gizarte garapeneko aditu bezala, eta Munduko Bankuan osasun-ekonomialari bezala, garapenean dauden herrialdeetan, ikerketan eta osasun proiektuen kudeaketa-lanak eginez. Johns Hopkins Unibertsitatean (Baltimore) eta Bostongo Unibertsitatean (biak AEBetan) irakasle eta ikertzaile bisitaria izan da, eta ikerketa eta prestakuntza egonaldiak egin izan ditu Georgetowngo Unibertsitatean (AEB), York eta Guidhalleko Unibertsitateetan (biak Erresuma Batuan) eta Rotterdamgo Erasmus Unibertsitatean (Holanda), eta beste irakaskuntza egonaldi bat ere egin zuen Comahueko Unibertsitate Nazionalean (Neuquén, Argentina).

Bere ikerketa-gune nagusia Garapen Ekonomikoa eta Osasunaren Ekonomiaren arloa da (bereziki, osasun-hornitzaileen jokabidea eta osasun-merkatuko pizgarrien mekanismoak, baita garapen bidean dauden osasun erreformak ere). Hainbat argitalpen egin izan ditu oihartzun-indizea (JCR) daukaten nazioarteko eta nazioko aldizkarietan, baita liburuetako kapituluak ere.

Gainera, Ariadna García Pradok parte hartu izan du nazio eta nazioarteko mailako deialdi lehiakorretan lortutako bederatzi ikerketa proiektutan, eta ikertzaile nagusia izan da zenbait ikerketa-kontratutan, zeinen emaitzak erabaki politikoak hartzea erraztu baitute.

Halaber, ebaluatzailea da nazioarteko aldizkarietan, eta Espainiako Osasunaren Ekonomiako Aldizkariko batzorde editorialeko kidea. 2004an komunikazio onenaren saria lortu zuen El Escorialen (Madril) egin zen Osasunaren Ekonomiako Nazioko Batzarrean.

Unibertsitatearen kudeaketaren arloan, 2013tik Ekonomia Graduko eta Ekonomia eta Enpresen Administrazioaren nazioarteko Gradu bikoitzeko nazioarteko harremanetarako koordinatzailea da, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Gainera, Indianako Unibertsitatearekin batera (Estatu Batuak), NUPen 2012tik egiten den Ingurumen eta Osasun Programen Ebaluazio ikastaroaren irakaskuntza zuzendaria eta koordinatzailea da. 



INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua