• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Richard Serra

Inbestidura data: 2009ko apirilaren 24a, Unibertsitatearen Eguna

Ikusi albistea osorik

Richard SerraKaliforniako San Francisco hirian jaioa 1939an, Richard Serraren lanari buruzko erakusketa handiak egin dira arte garaikidearen museo garrantzitsuenetan: Parisko Georges Pompidou Zentroa (1983), Londresko Tate Gallery (1992) eta New Yorkeko Arte Modernoko Museoa (1986, 2007). Sarri askotan gonbit egin diote munduko abanguardiako plataforma aipagarrienetan parte hartzeko (Kasseleko documenta, Veneziako Bienala), eta bere lana Europako, Estatu Batuetako, Zelanda Berriko eta Asiako ehunen bat museotan erakusten da. Eskulturaren arloan ematen diren sari handienak jaso ditu; esaterako, Eskulturako Skowhegan Domina (1975), Skowhegan School of Painting and Sculpturek emandakoa (AEB), Eskultura arloko Praemium Imperiale (1994), Japan Art Associationek emandakoa, Eskulturako Urrezko Domina (2001), American Academy of Arts and Lettersek emandakoa.

Akademia hauetako kidea da: American Academy of Arts and Sciences, American Academy of Arts and Letters eta Akademie der Kunst (Alemania). Horretaz gainera, "Orden Pour le Mérite für Wissenschaften und Künsteko" kide izendatu zuten Alemanian (2002) eta "Commandeur de L’Ordre des Arts et des Lettres"-eko titulua eman zioten Frantzian (2008). Amerikako eta Europako hainbat erakundek emandako aipamenen artean, California College of Arts and Crafts, Nova Scotia College of Arts and Design eta Williams Collegeren (Massachusetts) ohorezko doktoretzak jaso ditu. “Orden de las Artes y las Letras de España” sortu berria jaso zuen joan den abenduan.

Aita Mallorcakoa zuenez, Richard Serrak harreman handia izan du gure herrialdearekin era guztietako ekimen eta proiektuen bidez, zeinei 80ko hamarraldiaren hasieran ekin baitzien, “Correspondencias” erakusketan parte hartu zuelako (1982-83). Erakusketa hori Madril, Malaga eta Bilbon erakutsi zen hurrenez hurren. Erakusketa honetarako, bi lan egin zituen in situ Madrilen eta Bilbon: "Step" (1982) eta "Bilbao" (1983). 1982-84. urteetan, "La palmera" izeneko lan iraunkorra jarri zuen Bartzelonako Plaza de la Palmeran.

Hamarraldi berean, 1986an Reina Sofia Arte Zentroa ireki zela eta, aipatzeko modukoa da "Igual-Paralelo: Guernica-Bengasi" instalazio ikaragarria egiteko eskaera. Zoritxarrez, instalazioa desagertu zen, baina artistak musutruk berriro egin eta joan den urtean jarri zen MNCARSen. Halaber, 1986an berriro egin zuen in situ bere lan adierazgarrienetako bat, "Splashing", oraingoan "Geometriaren eta keinuaren artean. Eskultura iparramerikarra, 1965-1975" erakusketarako (Madril, Velazquezen Jauregia). Beste lan batzuekin ere parte hartu zuen erakusketa horretan.

MNCARSek eta Bilboko Guggenheim Museoak Serraren lanari buruzko erakusketa bana antolatu zituzten 1992 eta 1999an. Lehenengoa atzera begirakoa zen. Guggenheim Museoak berak, 1997an ireki zenean, "Snake" izeneko lan iraunkorra jarria zuen, eta lan haren atzetik, 2005ean, Denboraren materia etorri zen, zortzi piezako monumentu multzoa −aurrekoa barne−, "Richard Serrak espazioaren fisikotasunari buruz eta eskulturaren izaerari buruz egin duen gogoetarik osoena" diotenez.

Aipatzeko modukoa da Richard Serrak Jorge Oteizaren lanaren balioa goraipatu duela behin baino gehiagotan 1982az geroztik.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua