• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Pedro Miguel Etxenike Landiribar

Inbestidura data: 2008ko ekainaren 13a

Ikusi albistea osorik

Pedro Miguel EcheniquePedro Miguel Etxenike Landiribar Izaban (Nafarroa) jaio zen 1950eko ekainean, eta Fisika Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, Cambridge Unibertsitateko Philosophical Doctor, Fisika Zientzietan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Doctor of Science Cambridgeko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/UHU) egiten du bere irakaslana egun, eta han Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da.

Zientzialari nafarraren ikerketa-lanaren ardatzak izan dira, batez ere, Partikulen Fisika, eta Kargek eta Erradiazioak Materiarekin duten Elkarrekintza. Itzal handiko aldizkari zientifikoetan 300en bat lan argitaratu ditu gai horiei buruz, eta 24 doktoretza-tesi zuzendu ditu.

Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lehenengo zentro mistoa sustatu eta zuzendu zuen Pedro Miguel Etxenikek, eta Donostia International Physics Center fundazioaren burua da egun. Fundazio hori mundu mailako erreferentzia bihurtu da bere ikerketa-esparruetan. Azkenik, aipatzekoa da, baita ere, Nanogune CIC abian jartzeko egin duen ekarpena. Bazkideen batzordearen burua da. Zentro horrek nanoteknologiaren esparruan punta-puntan dabiltzan laborategiak erakarri nahi ditu.

Izabako fisikariari hainbat sari eta izendapen eman dizkiote egindako ikerlan eta irakaslanagatik, eta horien artean nabarmenenak dira Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiaseko Printzea Saria (1988), Euskadi Ikerketa Saria (1996), Kulturako Vianako Printzea Saria (1997), edo Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen Urrezko Domina (1998) eta Donostiako hiriaren Urrezko Domina (2000).


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua