• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Manuel Losada Villasante

Inbestidura data: 1997

Manuel LosadaManuel Losada Villasante Carmonan jaio zen (Sevilla) 1929an. Farmazian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitatean 1952an. 1967. urtean Kimikako katedra erdietsi zuen Sevillako Unibertsitateko Zientzien Fakultatean, geroago Biokimika eta Biologia Molekularraren izena hartu zuen horretan. Geroztik Münsterreko Unibertsitatean eta Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean egin zuen lan 50. urteetan.

1968. urtean Landare Biokimika eta Fotosintesiaren Institutua sortu zuen eta horko zuzendaria izan zen 1986. urtera arte. 2000. urtean Biokimika eta Biologia Molekularraren arloko katedradun emeritua izendatu zuten, eta lanpostu horretan aritu zen 2005ean erretiroa hartu arte.

Hauek dira bere ikerketa alor nagusiak: fotosintesia, bioenergetika, bitarteko metabolismoa eta bere erregulazioa, batez ere, uraren biofotoelektrolisiarekin zerikusia duten gaiak, nitratoaren eta bestelako hasikin-bioelementuen asimilazioa eta fosfatoaren energetizazioa, eguzki energiaren biobihurketa eta mikroalgen bioteknologia. Berrogeita hamarretik gora doktoretza tesi zuzendu ditu eta ikerketarako eskola aurreratu bat sortu du. Horretaz gainera berrehundik gora zientzia-lan argitaratu ditu eta, gainera, berrikuspenak gai horiei buruz eta hainbat liburu.

Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturias Printzea Sariduna da, eta Andaluziako Seme Kutuna, CSICren Zientzietako Nazioko Saria du, Biologiako Ikerketako Sari Nazionala, Andaluziako Juntaren Maimonides Ikerketarako I. Saria, Valentziako Generalitataren Jaume I.a Ikerketarako Saria, Honoris Causa doktorea da Huelvako Unibertsitatean eta Nafarroako Publikoan, eta Sevillako Unibertsitateko Urrezko Domina dauka.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua