• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Enric Trillas Ruiz

Inbestidura data: 2014ko martxoaren 6a

Ikusi albistea osorik

Enric TrillasEnric Trillas Ruiz logika lausoan aritzen den lehenengo europarretakoa da. Ikerketa-esparru honetan egindako aurrerapenak bereziki baliagarriak dira adimen artifiziala garatzeko, zientzialariek diseinatutako eredu teorikoei esker, makinek informazio zehazgabea erabili, eta erabakiak hartzen baitituzte gizakiaren garunak egingo lukeenaren oso antzera. Esaterako, aurrerapen horiei esker, ikuzgailu automatiko batek behar bezala aukeratzen du programa arropek daukaten zamaren, zikinkeriaren eta ezaugarrien arabera.

Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan lizentziatu zen 1964an eta 1972an doktoregoa lortu zuen Zientzietan (Matematika sailean). 1974an, oposizioaren bidez, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko katedradun postua lortu zuen, eta erakunde horretan hainbat kargu akademiko izan zituen, esaterako Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariordea, Informatika Fakultateko dekanordea, Irakaskuntza Antolatzeko errektoreordea (1980-1982) eta Unibertsitate Zabalpenerako errektoreordea (1982-1983).

1989an Madrilgo Unibertsitate Politeknikora lekualdatu zen, non Informatika Fakultateko Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifizialeko Katedraz jabetu baitzen 1990ean. Han Adimen Artifizialeko Sailean lan egin zuen 2006ra arte.

Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) burua izan zen 1984tik 1988ra; Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionaleko (INTA) zuzendari nagusia eta zuzendariordea 1989tik 1995era; Ikerketa Zientifiko eta Teknologikorako Plan Nazionalaren idazkari nagusia eta Zientzia eta Teknologiaren Ministerioarteko Batzordearen idazkaria, 1995etik 1996era; eta Ingeniaritza Aeroespaziala eta Zerbitzuak (INSA) enpresako burua.

200dik gora argitalpen eta artikulu zientifiko-teknikoren egilea da, 16 doktoretza-tesi zuzendu ditu, eta 20tik gora tesina eta karrera-amaierako proiektu. Bere liburuen artean nabarmenak dira: “Multzo lausoak” (1980), “Logika lausorako sarrera” (1995), “Logika lausoko lehen ikasgaiak” (1998) eta “Adimen artifiziala: makinak eta pertsonak” (1998), azken hau, dibulgazio zientifikokoa.

Horiez gainera, logika lausoaren esparruan ematen diren hiru sari garrantzitsuenak eman dizkiote: “Pioneer Award", European Society For Fuzzy Logic and Technologies-ena (EUSFLAT), 1999an; “Fellow” izenekoa, International Fuzzy System Association-ena (IFSA), 1999an; eta “Fuzzy Systems Pioneer Award”, IEEE Computational Intelligence Society-rena, 2005ean.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua