• ES
  • EU
  • EN


Honoris Causa Doktoreak


Angel G. Jordán Goñi

Inbestidura data: 2001eko apirila

Ángel García JordánÁngel Jordán Goñi (Iruñea, 1930) Fisika Zientzietan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1952). 1952 eta 1956. urteen bitartean ikerlanak egin zituen serbomekanismoen eta elektronikaren arloetan Armadaren Estatu Nagusiaren Ikerketarako Laborategi eta Lantegian. Gero Estatu Batuetara joan zen eta han, Carnegie Mellon University izenekoan, Ingeniaritza Elektrikoko doktore gradua erdietsi zuen (1959).

Unibertsitate erakunde horrekin izan du lotura ordutik hona 44 urtetan, eta aldi horretan hainbat irakaskuntza kargu izan du, esaterako, dekanoa Unibertsitate horretako Institute of Tecnology izenekoan (1979-83), Informatikako Ingeniaritza Elektronikoko Saileko burua (1969-79), eta Unibertsitateko hiru erakunde hauen jarduneko lehendakaria: Institute of Industrial Research (1983-85), Software Engineering Institute, eta College of Science (1987-88). Azkenik, 1983tik 1991ra arte, Unibertsitateko “Provost” kargua izan zuen, hau da, errektore karguaren baliokidea.

Ángel Jordán irakasleak entzute handia du lan egiten duen nazioan (Estatu Batuetan) eta nazioartean, eta, izan ere, unibertsitate hauetako kontseiluetako kidea izan da: Alabama, John Hopkins, Houston, Kalifornia, Arizona, Drexel, Madrilgo Politeknikoa… eta lehendakaria izan da Association of Engineering of Pennsylvania delakoan.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000948 169000 948 | 169096
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua