• ES
  • EU
  • EN


Historia eta kronologia


Historia

1987an Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortzea onetsi zuen eta bere gain hartu zuen haren finantziazioaren konpromisoa. Helburua zen, alde batetik, garai hartan zegoen titulazio eskaintza handitzea eta, bestetik,  ordura arte koordinazio nahikorik gabe ikastegi publikoetan eskaintzen ziren unibertsitateko ikasketak biltzea.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN KRONOLOGIA
1987 ParlamentoSorrera
Nafarroako Parlamentuak Unibertsitatea sortzen du
1989 Obras AularioIkasgelategiaren lanak abian
Ikasgelategiaren eraikuntza hasten da. Hasiera ematen zaio irakaskuntza jarduerari El Sario eraikinean, 500 ikaslerekin.
1990 Obras BibliotecaLiburutegia eta Sailak
Liburutegiaren eta Sailen eraikinen eraikuntza
1993 Elecciones a RectorErrektore hauteskundeak
Klaustroak hautatutako lehen errektorea.
1994 AlumnosMatrikulazioa goraka
6.700 ikasle matrikulatuta
1995 Primeros EstatutosEstatutuak
Unibertsitatearen lehen Estatutuak onetsita
1996 Edificio de AdministraciónAdministrazioaren eraikina
Administrazioaren eraikin berria. 10.000 ikasle matrikulatuta
1998 CafeteríaKafetegia eta jantokiak
Kafetegia eta jantokiak inauguratuta
2000 Pabellón deportivoKiroldegia
Nafarroako Unibertsitate-Pabilioia bukatzen da: frontoia, polikiroldegi pista eta igerilekua
2002 Los Reyes inauguran el cursoErrege-Erreginek hasiera ematen diote ikasturteari
Errege-Erregina buru, ikasturtearen irekiera ekitaldian
2003 Las EncinasArteak
Arteak Sailen eraikin berria eta Agrobioteknologiaren Institutuaren handitzea
2004 El Príncipe Felipe inaugura CITEANPrintzea CITEANen
Asturiasko Printzeak CITEAN (Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra) inauguratzen du. Unibertsitatea CITEANen partaideetako bat da
2005 DeportesSekuoia eraikina
Sekuoia eraikina bukatzen da, kirol instalakuntzetan
2006 Castel Ruiz de TudelaTitulazioak Tuteran
Tuteran titulazio ofizialak hasten dira eta hasiera ematen zaie Urkiak Unibertsitate-Egoitzaren lanei
2007 Residencia Los AbedulesUrkiak Unibertsitate-Egoitza
Urkiak Unibertsitate-Egoitza inaguratzen da. Hasiera ematen zaie Tuterako campusa eraikitzeko lanei
2008 Campus de TudelaTuterako campusa zabalik
Irakaskuntza jarduerak hasten dira Tuterako campus berrian
2010 Implantación de nuevos gradosEuropako Unibertsitate Eremuari egokitzea
Ikasketen eskaintza berritzen da, Europako Unibertsitate Eremuari egokitutako Gradu titulazio guztiak ezarriz
2011 Rectores del Campus IberusNazioarteko Bikaintasun Campusa
Campus Iberus partzuergoa sortzen da NUPek eta Errioxa, Lleida eta Zaragozako Unibertsitateek osatzen duten Nazioarteko Bikaintasun Campusean aurreikusten diren jarduerak kudeatzeko
2012 Logotipo 25º aniversarioUnibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna

Unibertsitateak bere sorreraren 25. urteurrena ospatu zuen foru lege baten bidez

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua