(Saltar navegación e ir al contenido)

Universidad Pública de Navarra

05_03_edificios-01

, Maiatzaren 25a

Tuterako Campusa

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Aurkezpena

Fachada principal del Campus de TudelaNafarroako Parlamentuak 2002ko uztailaren 2an Nafarroako Unibertsitate Publikoa Sortzeko Legea aldatzen zuen Foru Legea onetsi zuen, Tuteran unibertsitate ikasketak ezartzeko xedez.

Lege agindu hura betez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere irakaskuntza jarduerari ekin zion Erriberako hiriburuan 2004ko urrian, eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Goi Zuzendaritzako masterra ematen hasi zen. Halaber, 2005eko otsailean Kalitate Kudeaketan Aditu titulua ematen hasi zen eta urte hartako martxoan Esperientziaren Gelako jarduerak ematen hasi ziren.

2006. urtean Fisioterapia ikasketak eta Industria Ingeniaritza Tekniko Mekanikokoak (espezialitatea Industria Diseinuan) ematen hasi zen Reina Sofía ospitaleko eta ETI BHIko behin behineko instalazioetan, 2008-09 ikasturtean Tuterako campusa inauguratu zen arte.

Campusari buruzko oinarrizko datuak

Tuterako campuseko instalazioak 2008-2009 ikasturtean estreinatu ziren. Campusa Tarazonako errepidearen (N-121-C) aldamenean dago, ETI institutuaren eta Nekazarien Kooperatibaren artean.

FisioterapiaIkasgelategia campusaren elementu nagusia da eta 2.500 m-ko azalera hartzen du. 15 ikasgela arrunt, kafetegia eta jantokia, ekitaldi aretoa eta bi areto nagusi ditu. Hegal nagusiaren bi aldeetan Fisioterapiako eta Ingeniaritzako eraikinak daude. Ikasgelategiari atxikita liburutegia dago. Bere beheko solairuan administrazio gunea dago. Lehen solairuan irakurle postuak eta liburuak daude eta ikasteko lekua goiko solairuan dago.

Fisioterapiako eraikinak 1.174 m-ko azalera hartzen du. Praktiketarako bi laborategi, informatika areto bat eta irakasleen bulegoak ditu. Ingeniaritzako eraikinak 3.500 m2-ko azalera hartzen du eta bertan lantegia, laborategiak, informatika aretoak eta bulegoak daude.

Campusean 350 ikasletik gora daude Fisioterapiako (150), eta Mekanika Ingeniaritza Teknikoa, sakontze-lerroa Industria Diseinuan (80) titulazioetako hiru mailetakoak; eta Esperientziaren Gelako bost mailetakoak (125).

 

Navegación principal:

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosaidako Campusa
31006 - Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
E-mailaren bidezko harremanetarako

Tuterako Campusa
Tarazonako etorb. z/g
31500 Tutera
Tel. (+34) 948 417850
E-mailaren bidezko harremanetarako

Zerbitzu ataria
Intranet
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169