• ES
  • EU
  • EN


Aurkezpena


Aurkezpena

Fachada principal del Campus de TudelaNafarroako Parlamentuak 2002ko uztailaren 2an Nafarroako Unibertsitate Publikoa Sortzeko Legea aldatzen zuen Foru Legea onetsi zuen, Tuteran unibertsitate ikasketak ezartzeko xedez.

Lege agindu hura betez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere irakaskuntza jarduerari ekin zion Erriberako hiriburuan 2004ko urrian, eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresetako Goi Zuzendaritzako masterra ematen hasi zen. Halaber, 2005eko otsailean Kalitate Kudeaketan Aditu titulua ematen hasi zen eta urte hartako martxoan Esperientziaren Gelako jarduerak ematen hasi ziren.

2006. urtean Fisioterapia ikasketak eta Industria Ingeniaritza Tekniko Mekanikokoak (sakontze-lerroa Industria Diseinuan) ematen hasi zen Reina Sofía ospitaleko eta ETI BHIko behin behineko instalazioetan, 2008-2009 ikasturtean Tuterako campusa inauguratu zen arte.

Campusari buruzko oinarrizko datuak

Tuterako campuseko instalazioak 2008-2009 ikasturtean estreinatu ziren. Campusa Tarazonako errepidearen (N-121-C) aldamenean dago, ETI institutuaren eta Nekazarien Kooperatibaren artean.

FisioterapiaIkasgelategia campusaren elementu nagusia da eta 2.500 m-ko azalera hartzen du. 15 ikasgela arrunt, kafetegia eta jantokia, ekitaldi aretoa eta bi areto nagusi ditu. Hegal nagusiaren bi aldeetan Fisioterapiako eta Ingeniaritzako eraikinak daude. Ikasgelategiari atxikita Liburutegia dago. Bere beheko solairuan administrazio gunea dago. Lehen solairuan irakurle postuak eta liburuak daude eta ikasteko lekua goiko solairuan dago.

Fisioterapiako eraikinak 1.174 m-ko azalera hartzen du. Praktiketarako bi laborategi, informatika areto bat eta irakasleen bulegoak ditu. Ingeniaritzako eraikinak 3.500 m2-ko azalera hartzen du eta bertan lantegia, laborategiak, informatika aretoak eta bulegoak daude.

Tuterako Campusean 300 ikasletik gora daude Fisioterapiako, Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako eta Esperientziaren Gelakoa titulazioetako lau mailetakoak.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua