• ES
  • EU
  • EN


Osasun Zientzietako Campusa


Aurkezpena

Facha de la Escuela Universitaria de Estudios SanitariosOsasun Zientzien Fakultatea  Iruñeko ospitale-gunean dago, ikasleek erraz izan dezaten praktikak egiteko tokia. Fakultatean 1989-1990 ikasturtean hasi zen irakasten, Nafarroako Gobernuko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan zeuden irakaskuntza jarduerei jarraipena emanez. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzan Diplomadunen lehen promozioa 1992-1993 ikasturtean graduatu zen.

Osasun Zientzien Fakultatea Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegia da,  Erizaintzan Graduduna (Iruñeko campusean) eta Fisioterapian Graduduna (Tuterako campusean) titulu ofizialak lortzeko ikasketak eta irakaskuntza-, administrazio- eta kudeaketa-prozesuak antolatzeaz arduratzen dena.

Unibertsitatearen beraren zatia den aldetik, honako helburu hauetan parte hartzen du: ezagutza eta kultura sortzea eta transmititzea, Nafarroako gizartearen berrikuntza, transformazioa eta aurrerabidea sustatzea eta gaitasun teknikoa, espiritu kritiko eraikitzailea eta erantzukizunaren sena izango dituzten diplomadunen prestakuntza integrala lortzea, ahalik eta kalitaterik, eraginkortasunik eta gizarte-erantzukizunik handienak bilatuz.

Jarduera profesionala bai nazio mailan bai Europan erabat eta erantzukizunez beteko duten unibertsitateko ikasleak prestatzea du helburua.

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua