• ES
  • EU
  • EN


Iruñeko Campusa


Eraikinak eta instalazioak

Arrosadiko Campusaren planoa

Partes de este texto:

1. Ikasgelategia

Campuseko multzoaren ataritzat dugun Ikasgelategiak 122 ikasgela dauzka, eta horietan eskola teorikoak ematen dira. Ikasgelategiak 26.916 metro koadroko luze-zabalera dauka, eta lau solairu. Solairu bakoitzean eraikinak hiru gorputz dauzka ikasgelategietarako.

Ikusi ikasgelategiaren planoak

Subir

2. Liburutegia

Oinplano angeluzuzena duen eraikin handia da Liburutegia, Iparraldetik Hegoaldera eratua, eta 20 metroko diametroa duen kanoi-ganga ikusgarria dauka.

Eraikin hau Unibertsitatearen erdigunea da, campusa ardatz horren inguruan gauzatzen baita.

Liburutegiaren webgunea

Subir

3. Kafetegia

Kafetegia Ikasgelategiaren ondoan dago, mendebaldera. Solairu bakarra dauka, eta, guztira, 670 metro koadro luze-zabalean. Aire zabaleko terraza bat ere badu, 300 metro koadrokoa, hegoaldera. Javier Torrens jaunak eta Virginia Turrillas andreak proiektatua da, eta 1998. urtean inauguratu zuten.

Osasun Zientzien eraikinean eta Sario eraikinean ere badaude kafetegiak.

Subir

4. Gorostiak

Gorostiak eraikina campusaren mendebaldean dago, Ikasgelategiaren ondoan. 4.000 metro koadro dauzka, hiru gorputzetan banatuta, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago.

Sail hauen egoitza da:

Subir

5. Gurbitzak

Gurbitzak eraikina Campusaren mendebaldean dago, Liburutegiaren eraikinarekin perpendikular. 4.000 metro koadro dauzka, hiru gorputzetan banatuta, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago. Nicolas Oresme aretoa du barnean.

Sail eta ikastegi hauen egoitza da: 

 

Subir

6. Magnoliak

Magnolioak eraikina campusaren mendebaldean dago, Arteak eraikinaren ondoan. 4.000 metro koadro dauzka, hiru gorputzetan banatuta, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago.

Sail eta ikastegi hauen egoitza da: 

Subir

7. Arteak

Arteak eraikina campusaren mendebaldean dago, jantokien eraikinaren ondoan. 5.300 metro koadro dauzka, lau gorputzetan banatuta, eta sotoa, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago. Ada Byron aretoa du barnean.

Sail eta ikastegi hauen egoitza da:

Subir

8. Haginak

Haginak sail-eraikina Ikasgelategitik hurbil dago; 8.000 metro koadroko luze-zabalera dauka, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago.

Sail eta ikastegi hauen egoitza da:

 

Subir

9. Pinuak

Pinuak eraikinak 8.000 metro koadroko luze-zabalera dauka, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago.

Sail hauen egoitza da:

Subir

10. Olibondoak

Olibondoak eraikina campusaren ekialdean dago, Liburutegiaren eraikinarekin paralelo. 10.700 metro koadro dauzka, hiru gorputzetan banatuta, beheko solairua eta gorako beste bi solairu gehiago. Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko gradu-aretoa, Angel Mingo aretoa eta Daniel Nagore aretoa ditu barnean.

Sail eta ikastegi hauen egoitza da: 

Subir

11. Mantentzea

Urrunetik, campusaren kanpoaldetik, nabarmenak dira Mantentze Zerbitzuaren eta Instalazio Orokorren eraikinaren "tximinia horiak". Lau dorre garai dira, eta 2.000 metro koadroko eraikin horretatik ateratzen dira. Eraikinak Arrosadiko campuseko berogailu, telefono eta azpiegitura orokorren zerbitzuak ostatatzen ditu.

Subir

12. Lantegiak eta Laborategiak

Lantegien eta Laborategien eraikina campusaren ekialdeko ertzean dago, Taxoareko errepidearen ondoan. 4.800 metro koadro ditu eta estaldura ezaugarria, zerraren hortzen formakoa, lehengo fabrikek zuten profila gogora ekartzen duena.

Subir

13. Jerónimo de Ayanz I+G zentroa

Jerónimo de Ayanz Elektronika eta Komunikazioetako I+G zentroa Unibertsitatearen eta ekoizpen munduaren arteko lankidetza eredu batean sinesten duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat ikerketa talderen esperientzia eta motibazioaren emaitza gisa da sortua. Eredu horrek emaitza onak eman ditu erreferente diren Nafarroako enpresa eremuko hainbat enpresarekin.

Subir

14 eta 15. Jantokiak eta Soforak

Jantokiak campusaren hego-mendebaldean daude, Magnoliak eraikinaren ondoko eraikin batean. Oinplano bakarreko eraikina da, luze-zabalean 1.490 metro koadro dauzka eraikita, eta 500 lagunentzako tokia. Proiektua Javier Torrens jaunak eta Virginia Turrillas andreak egin zuten.

Eraikina 1998. urteko irailean inauguratu zuten. Bi jantoki dauzka: "Intxaurrondoak" izenekoa, 360 lagunentzako tokia duena, eta "Mingranondoak" izenekoa, 60 lagunentzakoa. 

15. Administrazioa eta Zerbitzuak

Luis Felipe Gaztelu arkitektoaren proiektua da, eta campusaren muturrean dago, Errektoretzaren ondoan. 3.600 metro koadroko luze-zabalera du, hiru solairutan banatuta. Unibertsitatearen administrazioan eta kudeaketan aritzen diren langileen lan-lekua da, eta, halaber, Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren egoitza.

Subir

16. Errektoretza eraikina

3.726 metro koadro dauzka luze-zabalean, beheko solairuaren eta lehenengo solairuaren artean banaturik. Hemen, besteak beste, errektorearen eta errektoreordeen bulegoak, Prentsa Bulegoa eta Jaime Brunet aretoa daude. Bulego horiei guztiei sarbidea ematen dien ezkaratz handi bat dauka, erditik linterna bitxi batek argiztatua.

Subir

17 eta 18. Sario eta Praktiketarako Etxaldea

Sario eraikina Arrosadiko campusaren hegoaldean dago, eta Unibertsitate berria eraiki aurretik zegoen eraikina da. Besteak beste, Fernando Remacha gela dauka barnean, 600 lagunentzako lekuarekin, eta han irakaskuntza ekitaldiak, biltzarrak eta beste bilera zientifiko batzuk egiten dira.

Bere barnean daude: 

18. Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldea

Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako etxaldea Sario erakinaren atzealdean dago. 200.000 metro koadro baino gehixeago hartzen ditu, eta lan egiteko moduan dago 1996. urteko azarotik aurrera.

Instalazio horiek praktika eta ikerketarako erabiltzen dira. 1.600 metro koadroko luze-zabalera dute eraikita, instalazio hauetarako: berotegiak, hotz-kamerak, laborategiak, makineriarako biltegia, bulegoak eta aldagelak.

Subir

19, 20 eta 21. Kirolak eta Kultura

Kirol bulegoa kirol instalazioen sarreran dago (Sekuoia eraikina), eta bertan tramitatzen da Unibertsitatean egiten den jarduera fisikoari dagokion guztia, bai ikastaroei eta kirol eskolei dagokiena, bai talde eta lehiaketei dagokiena, bai eta instalazioak modu librean erabiltzeko modua ere.

20. Unibertsitateko kiroldegia

Nafarroako Unibertsitateko kiroldegia, 3.000 ikuslerentzako lekua duena, Foru Erkidegoan dagoen handiena da. Eskubaloiaz gain, saskibaloian, areto futbolean eta boleibolean ere jokatzen da bertan. Kiroldegi berean daude igerileku estalia (igeriketa, waterpoloa eta sauna), erabilera anitzetako gelak (eskalada, arte martzialak, aerobika, rokodromoa...), muskulazio aretoa, eta frontoi estalia (esku pilota, pala, erremontea, frontenisa...).

21. Beste instalakuntza batzuk

Gainerako kirol instalazioetan daude erabilera anitzeko pista estalia, pista estali gabea, bi tenis pista estali eta beste bi estali gabe, hiru futbol zelai (belar artifiziala duena, belar naturala duena eta hareazko futbol zelaia), belar naturala duen errugbi zelaia eta golfa praktikatzeko kantxa eta putting-greena.

Argibide gehiago helbide honetan: http://www.unavarra.es/deportes/instalaciones/plano

Subir

22. IDAB

Arrosadiko campusetik kanpora, kirol instalazioen inguruan, Agrobioteknologia Institutua, dago, ikerketan lan egiteko. 1999. urtean sortu zen eta nekazaritzako ekoizpenaren eta nekazaritza osasunaren eremuetan erreferentzia zentro bat da.

Subir

23. ADITech

Lantegietako eraikinaren ondoan, ADITech Corporación Tecnológica dago. Erakunde pribatu bat da , eta eta Nekazaritzako Elikagaien (CNTA), Biomedikuntzaren (CIMA eta Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioa), Energiaren (CENER) eta Industriaren (CEMITEC) esparruetan egoitza Nafarroan duten teknologia zentroak biltzen ditu.

Subir

24. Unibertsitate-egoitza

Nafarroako Unibertsitate Publikoak badu unibertsitate egoitza (Urkiak) Arrosadiako campusean, kirol instalazioetatik hurbil. Egoitzak denetara 250 toki ditu, eta aukera ezberdinak: gela batzuk bakar batentzakoak dira eta sukaldea dute, beste batzuk bakar batentzakoak dira eta sukaldea partekatzen da, eta gero badaude suite erako gela bikoitzak eguneko egonaldietarako.

Urkiak egoitzak baditu, gainera, denek erabiltzeko moduko beste toki hauek: ikasgelak, TB eta/edo DVD gelak, informatika-gela, maketa-gela, gimnasioa, jolas aretoa, ikuztegia, vending zerbitzua, eta aparkalekua.

Subir


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua