• ES
  • EU
  • EN


Iruñeko Campusa


Aurkezpena

Estudiantes en el campus de ArrosadiaNafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusa Iruñeko Hegoaldean, Arrosadia auzoan kokatua dago. Paisaia irekia da, eta Sadar erreka txikia igarotzen da bertatik. Ibaiertzetan makal mardulak daude, Iruñeko bazter kutun baten azken testigantza.

Arrosadiko Campusean, lehen begiratuan, lerro zuzena nagusi da eraikinetan eta perspektibetan. Liburutegi itzalak, tamaina handieneko eraikina eta 9.000 metro karratukoa, campuseko luzetarako ardatza hartzen du. Kanpotik, prisma sendoa da, eta barruan izugarrizko habearte bihurtzen da, zeinaren gangatik argi iragazia jaisten baita, kontzentrazioa eta ikasketa-giroa laguntzeko.

Liburutegia

Liburutegia ezagutzaren gunea da, zientziaren gordailua. Hainbat unibertsitate diziplinetako ezagupenak jaso, eta, aldi berean, banatzen ditu. Horregatik, sailetako eraikinak alde bietara daude. Sinboloa da eta errealitatea. Denak hornitzen dira Liburutegitik eta, aldi berean, denek hornitzen dute bera beren irakaskuntza eta ikerketa jardunarekin.

Biblioteca del campus de ArrosadiaLiburutegiaren ondoan, Ikasgelategia dago, campusaren iparraldea hartzen duen oinplano angeluzuzeneko eraikina. Hiritik gertuen dagoen eraikina da, eta aparkaleku handiena du, ikasleak eta irakasleak euren ikasgeletara –122 guztira- zuzenean sartzeko. 

Campusa luzetara zeharkatzen duen pasealeku zabala leku aproposa da harreman bizitzarako. Hori azpimarratu nahi izan zuen arkitektoak, izan ere, Nafarroako hiriburuko bihotzean dagoen Sarasate pasalekuaren neurriak erreproduzitu baitzituen Arrosadian.

Leku ireki honen bukaeran Errektoretza eraikina dago, beiraz hornitutako linternak errematatutako prisma. Prisma honek, beste metafora batean, inguruneko argia jaso nahi du, eta, aldi berean, barrutik datorrena irradiatu.

Arkitektoa

Francisco Javier Sáenz de Oiza, arquitecto que diseñó el campus de Arrosadia.Francisco Javier Sáenz de Oiza (Kaseda, Nafarroa, 1918-Madril,
2000) arkitekto jenial, teoriko eta praktikoaren lana da Unibertsitatearen Iruñeko campusa. Nafarra, Kasedakoa, obra unibertsala duena: Arantzazuko Monasterioa (Oñati, Gipuzkoa), BBVren Madrilgo egoitza, Las Palmaseko Arte Modernoko Zentro Atlantikoa, Santanderreko Jaialdi Jauregia edo Oteizaren Altzuzako Museo Etxea (Nafarroa).

Sáenz de Oizak Iruñean bere sormen-indarraren arrastoa utzi du, XXI. mendeko unibertsitatea, guztiontzat erabilgarria eta inondik inora topikorik ez duena diseinatu baitu. Milioi laurden metro karratu baino gehixeagoko azaleran, lana, ikasketa eta unibertsitate komunitateko kideen arteko harremana errazten dituen eraikin sistema eratu du.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua