• ES
  • EU
  • EN


Iruñeko Campusa


Eskulturak eta ondare artistikoa

Hainbat eskultura daude campusean banatuta, artea eta landaredia batzeko asmoz. Hona hemen horietako batzuk: Clemente Ochoaren “Elkartzea”, Liburutegiko zelaigunearen buruan dagoena; Faustino Aizkorberen “Esfera hautsia”, Errektoretzako eremua apaintzen duena; “Espazioaren zatiketa bi diedro aurka jarriz”, Jorge Oteizak Francisco Javier Sáez de Oizaren omenez egina; eta “Azpilikuetako Martin doktorea”, Nestor Basterretxearena.

Egun, ehundik gora lanek osatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ondare artistikoa. Unibertsitateak hitzaldi ziklo batera gonbidatuta 1990eko apirilean Iruñean egon zenean, Rafael Albertik egindako marrazki bat –bere uso ezagun horietako bat– da ondare honen sorreraren abiapuntua. 1993an hasiko da, ordea, erakundea jabetza artistikoa edukitzeko borondatea azaltzen. Obra gehienak hainbat sailetan daude, hala bulego eta bilera gelatan nola campusean, Liburutegiko Irakurketa Gelan eta Jantokien eraikinean.

Eskulturak campusean

  • "Argi izpia eta oreka" (Angolako granitozko eskultura birakaria). José Ramón Anda (1979-2003).
  • "Kirolaren zirkulua" (burdina). Josep Blasco i Canet (2004).
  • "Nafar doktorea. Martin de Azpilicuetari omenaldia" (altzairu). Nestor Basterretxea (2003).
  • "Enpatia II" (brontze). Henriette Boutens van Uden (1997).
  • "Topaketa" (brontze). Clemente Ochoa (1997).
  • "Esfera hautsia" (altzairu kortena). Faustino Aizkorbe (1997).
  • "Ihesa" (aluminio). Javier Muro (1997).
  • "Saenz de Oizari omenaldia. Espazioaren zatiketa bi diedro aurka jarriz" (altzairu kortena). Jorge Oteiza (1996).
  • "Poesiaren branka. Joan Brossari omenaldia" (altzairu kortena). Ricardo Ugarte (1999).
  • "Bizi-erritmoa" (brontzea). Henri Lenaerts (1959).

Eraikinetako eskulturak

  • "Ikaro" (kobrea). Dora Salazar (2002). Errektoretza eraikinean.
  • "Teobaldo erregea" (harria eta burdina). Antonio Eslava (1995). Liburutegiko Irakurketa gelan jarrita.

Argibide gehiago: Ondare artistikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bilduma Google Art Project-en

 

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua