• ES
  • EU
  • EN


Ingurunea


Tutera

Vista de la ciudad de Tudela

Nafarroako bigarren hiria da Tutera, populazioari begira (352.369 biztanle) eta garapen ekonomikoari begira. Foru Komunitatearen hegoaldean dago, eta kokapen estrategikoa du, Ebro ibaiaren ertzean, hurbil Lodosako ubidetik, eta Tauste eta Imperial izeneko ubideen jaiotzatik, eta Nafarroako autopista Ebrokoarekin gurutzatzen den tokitik.

Nekazaritza eta industria eskualde oparoaren hiriburua da (Erriberarena), eta distantzia berdintsua du Iruñera, Logroñora, Soriara eta Zaragozara (90 bat kilometro). 

 

Historia eta artea

Hirigintzaren ikuspegitik, hiri garrantzizkoenetakotzat hartzen da Espainian eta Europan dauden jatorri islamiarreko hirien artean. Arabiarrek sortu zuten 802. urtean (IX. mendean), eta Islamaren agintepean egon zen 1119ra arte. Urte horretan, nafar-aragoiar koroaren zati izatera pasa zen. Erdi Aroan, 400 urte baino gehiagotan, hiru kultura elkarrekin izan ziren Tuteran: musulmanak, juduak eta kristauak. Tuterako mairu-auzoa eta judutegia Nafarroako ezagunenetakoak izan ziren.

Catedral de TudelaHori dela eta, Tuterak historia-, arte- eta kultura-ondare hagitz aberatsa dauka. Nabarmenak dira Katedrala (XII. mendekoa), eta barnean duen Santa Anaren kapera barrokoa; Magdalenaren eliza erromanikoa, Nafarroan gelditzen diren dorre erromaniko bakanetakoa duena; Dekanotza jauregia (XVI. mendekoa), elizpe platereskoduna; San Adrianeko markesaren jauregia (XVI. mendekoa), jauregi italiarrak gogorarazten dituen eraikin errenazentista; Almirantearen Etxea (XVI. mendekoa), balkoi jarraitu plateresko polita duena; Ibáñez Luna Etxea (XVI. mendekoa), errenazentista; eta Huarteko markesaren jauregia, XVIII. mendeko eraikin barrokoa. Tutera Espainiako Judutegien Sarea/ Sefaradeko bideak izeneko elkartean sartuta dago. Beraz, haren toki esanguratsuenetan seinaleak jarrita daude, eta haren iragan judutarra gogora ekartzen duten kultura-ekintzak antolatzen dira urtean zehar.

Natura

Bere historia-ondarea bazter utzita, Errege Bardeetako Natura Parkea gailentzen den paisaian dago kokatua Tutera. Parkea 42.500 hektarea dituen lurralde erdibasamortutarra da, kontraste handiz betea, eta fauna eta florako espezie babestu garrantzitsuak daude han. Unescok Biosfera Erreserba deklaratu du.

Parque Natural de Bardenas RealesHigadurak ordoki garai, tontor eta amildegiz osatutako paisaia moldatu du, eta paisaia horrek hiru natura-erreserba ditu: Rincón del Bu, Caídas de la Negra eta, lurraldearen iparraldean, Vedado de Eguarasen Natura Erreserba. Horrez gain, Tuteran daude Ebro ibar osoko ibarbaso edo ekosistema alubial garrantzizkoenak (hedadura eta aniztasunagatik) eta hiritik abiatzen da Tarazonicako burdinbide berdea, trenbidearen ibilbide zaharretik igarotzen dena. Ibilbide hori 1972an desagertu zen, eta hiria Tarazonarekin lotzen zuen.

Gastronomia

Tuterari buruz hitz egitea, gastronomiari buruz hitz egitea da. Ebro ibaiari esker, Erribera eta haren hiriburua oso lur emankorrak bihurtu dira, eta baratze asko daude. Hori dela eta, kalitate handiko barazkiak ditu, hala nola orburuak, karduak, kukuluak, zainzuriak, borraja... Horiek guztiak eskaintzen dira jatetxeetan, eta aipamen berezia merezi du plater tipikoak, menestrak, barazki horietako batzuekin egiten denak.

Gente en las terrazas de la Plaza de Santa AnaProduktu honen garrantzia hain handia da, non urtero, udaberrian, Barazkia goresteko Jardunaldiak antolatzen baititu Orden del Volatínek, erakunde batzuen laguntzarekin. Gastronomia-ibilbideak, sukaldaritza- edo kata-lehiaketak daude programatzen diren jardueren artean.

Jaiegunak eta ohiturak

Aste Santuan, tradizio handiko bi ospakizun egiten dira. Ospakizun horiek Tuterako kulturan errotuta daude XIV. mendetik, eta Nazio mailako Turismo Intereseko jaiegun deklaratu dituzte: Volatin-a eta Bajada del Ángel. Larunbat Santuan izaten da lehenengoa, El Volatín izeneko zurezko panpina giltzatu baten dantza. Panpinak Judasen heriotza antzezten du Foruen Plazan, Casa del Reloj izeneko eraikinaren balkoian. Urtero, Pazko Igandean, aingeruz jantzitako haur batek Foruen Plaza zeharkatzen du, soka batetik zintzilik, Ama Birjina prozesioan eramaten duten tokiraino, eta han Ama Birjinari belo beltza kentzen dio Kristoren berpizkundeagatik poza adierazteko. Tuterak uztailean ospatzen ditu zaindariaren jaiak Santiago eta Santa Anaren ohoretan, ospakizunen egitarau zabalarekin, eta horien artean aipatzekoa da Revoltosaren dantza Foruen Plazako kioskoaren inguruan.

Informazio turistikoa: www.tudela.es/turismo


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua