Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

begiika (ciparaiis)

Hasiera > Argitalpenak

Argitalpenak

BEGIIKA-ren txostenak eta argitalpenak

Betikotzeko arriskuan dauden desparekotasunak eta bazterketa-egoerak. 2007-2014 aldiko krisiaren eragin sozialari buruzko BEGIIKAren II. Txostena

Krisi luzea da gurea, eta ez dakigu nola bukatuko den alderdi sozialei dagokienez. Errealitate sozialari eta talde ahulenek esandakoari erreparatuta, ohartu gara nolako eragina duen krisiak haiengan eta nolako egoeran utzi dituen krisialdiak haien ondotik pasatu ondoren. Badirudi krisi honetatik ateratzen ari garen honetan eredu sozial berri bat ari dela eratzen, eta arriskua dago krisiak sortutako arazo sozialak gure gizartearen egiturazko ezaugarri bihurtuko ote diren. Krisialdi honetan, zuloak egin zaizkio babes sozialeko sistemari, eta zer muga eta kontraesan dituen gelditu da agerian. Babes soziala gehien behar izan dugunean, babes sozialeko sistema ez da gai izan ez behar adina ez haren beharra zuten guztiak babesteko. Horretaz gainera, lan merkatua gero eta prekarizatuagoa dago, eta familiek egoera zailei aurre egiteko estrategiak akitzen ari dira. Horrek guztiak dakarren bazterketa sozialari aurre egitea askoz zailagoa izanen da etorkizunean, halako egoerek iraunkor eta kroniko bihurtzeko joera baitute gero eta maizago. Krisiaren ondoriozko desparekotasunei, pobreziari eta bazterketa-arazo larriei modu berri eta irmoagoan erantzun behar zaie. Bestela, betikotu eginen zaizkigu.

| Aurkibidea eta aurkezpen |  Erosi (Edicions Bellaterraren denda)

 

Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko 1. Txostena: 2007-2011 aldiko krisiaren eragina.

Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko Ikerketa Zentroaren lehenbiziko argitalpena da. 2011n informazioa biltzeko sistema bat jarri zen abian krisialdian Nafarroako pobrezia eta bazterketa zein egoeratan zegoen jakiteko, eta horren emaitza da argitalpen hau. Txostenaren helburua informazio dinamikoa biltzeko metodologia bat finkatzea da. Metodologia horretan, zenbait teknika osagarri erabiltzen dira Nafarroan desparekotasunak eragiten dituzten prozesuen errealitate konplexua ulertzeko. |Deskargatu

 

Desparekotasunak Nafarroako eskualde batetik bestera

Txosten honetan, Nafarroako eskualde batzuen eta besteen artean zer desparekotasun dauden aztertzen da. Tradizioz, autonomia-erkidegoen arteko desparekotasun sozioekonomikoak aztertu izan dira; txosten honetan, aldiz, beste ikuspegi batetik aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute autonomia-erkidego baten barrenean ere desberdintasun handiak daudela eskualde batetik bestera. Esate baterako, Erriberan dago, oro har, egoera sozioekonomikorik makurrena. Egoera erlatibo onena, berriz, Iruñean, Pirinioetan eta Nafarroako Erdialdearen Ekialdean. Tartean daude Nafarroako Ipar-ekialdea eta Lizarraldea. Deskargatu

 

Pobrezia tinkoa eta bazterketa sozialaren beste alderdi batzuk Nafarroan

Txosten honek Nafarroako Foru Komunitateko Bizi Kondizioei buruzko Inkestara jo du jakiteko nolako egoeran dagoen Nafarroa pobreziari eta bazterketa sozialari dagokienez. Datuek baieztatu dute zabala dela bazterketaren eremu soziala, Katedraren lehenagoko ikerketek erakutsi zuten bezala. Funtsezko alderdi bat pobrezia tinkoaren datua da, hau da, zenbatekoa den pobrezia monetarioaren eta familietako gabezien batura. Prestakuntza falta ere aztertu da, batez ere gazteena, eta etxebizitza edukitzetik baztertuak daudenen egoera. Deskargatu

 

Nafarroan, hilean 454 euro baino gutxiagorekin bizitzea.

“Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko 1. Txostena”. Txostenak 2007-2011 aldiko krisiaren eragina neurtu nahi zuen jakiteko "krisi ekonomikoa nolako ondorio sozial sakonak eragiten ari zen gure autonomia-erkidegoan ere”. Zoritxarrez, bizkortu egin da joera, eta oraindik ere beharrezkoa da analisi-lerro horrekin segitzea Nafarroako gizarteari informazioa emateko, eta, errealitatea nolakoa den jakinda, oinarri sendoa eskaintzearren eztabaida sozialerako eta erabakiak hartzeko. Hori dela-eta, "Nafarroan, hilean 454 euro baino gutxiagorekin bizitzea" izeneko txostenean, informazio eguneratua ematen zaio, krisiak kolektibo kalteberenetan duen eraginaren analisian oinarritua, honako bi iturri hauetatik abiatuz: Bizi Kondizioen Inkesta eta Biztanleria Aktiboaren Inkesta. Deskargatu

 

 

Lehenagoko txostenak Nafarroako bazterketa sozialari buruz

Nafarroako Bazterketa Sozialari buruzko 1. diagnostikoa

Duela bi hamarkada baino gehiago egin zen diagnostiko hau, Nafarroan Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko I. Planaren prozesua bideratzeko (1998-2005 aldikoa). Deskargatu

 

Nafarroako Bazterketa Sozialari buruzko 2. diagnostikoa

Nafarroako Bazterketa Sozialari buruzko 2. diagnostikoa idazteko prozesuan egindako zenbait lanen emaitzen laburpena da. Diagnostiko horren helburua Nafarroan Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko II. Planaren prozesua bideratzea zen. Deskargatu

Diagnostikoaren monografiak

Nafarroako Bazterketa Sozialari buruzko 2. diagnostikoaren lehenbiziko fasean zenbait kolektibori buruz 2006an egindako monografiak daude laburtuak azterlan honetan. Nafarroan Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko II. Plana diseinatzeko egin ziren, baina plana, azkenean, ez zen egin. Krisiaren aurretik Nafarroako bazterketa soziala nolakoa zen ematen du aditzera.

 

Nafarroako bazterketa eta garapen sozialari buruzko VII. Txostena

Espainiako bazterketa eta garapen sozialari buruzko FOESSAren VII. Txostena da, 2013ko Integrazioari eta Behar Sozialei buruzko Inkestan oinarritua. Ez da krisiari buruzkoa, baina, ezin dio ezikusi egin, jakina, kontuan hartu behar baita FOESSA Fundazioak dituen helburuak eta 50 urteko historian egin dituen lanak. Nolanahi ere, ez du krisiaren eta haren berehalako ondorioen berri ematen; alderantziz, txostenaren ikuspegitik, krisia ez da kausa, ondorioa baizik. Hau da, eredu sozial jakin baten ezinbesteko ondorioa da (eredu kultural, ekonomiko, politiko, antropologikoarena...), eta eredu hori elikatu eta indartu egiten du krisiak. 

Edizio honen berritasun bat da autonomia-erkidegoka daudela txostenak eginak. Dokumentu honetan, beraz, Nafarroako bazterketa eta garapen sozialaren testuingurura hurbilduko gara, integrazio eta bazterketa sozialek zenbaterainokoak diren aztertzen da, bazterketa sozialaren profilak identifikatu eta zer ezaugarri dituzten deskribatzen da, eta Espainiako gizarteak eskualde mailan zein zailtasun nagusi dituen azaltzen da. Testuinguruan kokatzeko, gainera, 2013ko hiru inkesten konparaziozko analisia ere egiten da beharrezkoa denean, bai Espainia osokoa, bai Nafarroa eta Espainia konparatzekoa ere. Txosten osoa PDF formatuan eta bideo informatiboak

 

 

Bazterketa sozialari buruz beste eremu batzuetan egindako analisiak

Krisia eta haustura soziala Europan. Espainiako kausak eta ondorioak

2007an, krisi gogor eta luze bati egin behar izan zion aurre Europak. Krisialdi hura sistemikoa izan zela esan dezakegu, eta haren eragina indar handiagoz sumatu zela Europaren hegoaldeko herrialdeetan. Azterlan honetan, azaltzen da zergatik erantzun zuen Espainiako lan merkatuak sentsibilitate handiagoarekin jarduera ekonomikoa murriztu zenean, nolako ahuleziak zituen babes sozialeko sistemak eta, azken batean, langabezia gero eta handiagoa izateak zergatik ekarri zuen pobrezia eta bazterketa soziala. Espainiako gizarteko zenbait sektore garrantzitsuk ahultasun handiagoko egoeretara egokitu behar izan dute, eta batzuetan ez dira gauza izan egoera berriei aurre egiteko. Deskargatu

 

Gizarte Zibilaren Txostena Ijitoak Gizarteratzeko Estrategia Nazionala eta Espainian Ijitoak Gizarteratzeko Hamarkadako Ekintza Plana ezartzeari buruz

Txosten hau gizarte zibileko zenbait erakundek elkarlanean idatzia da, eta informazioa ematen du Ijitoak Gizarteratzeko Hamarkadan parte hartu zuten gobernuen txostenak, bide horretan emandako aurrerapausoei buruzkoak, osatzeko edo haien alternatiba izateko. Ez du asmorik estatuetako agintaritzen jarraipen kuantitatiboa eta ebaluazioa ordezteko, baina bai ikasitakoa Espainiako eta Europako prozesu politikoetan maila lokalera bideratzeko eta gobernuen neurriek egiaz duten inpaktu sozialari buruz gogoeta eginarazteko. Datu ofizialei beste datu batzuk gehitzen dizkie, datu adierazgarriak datu ofizialik ez dagoenean, baita argitaratutako datuen inguruko bestelako interpretazio bat ere. Deskargatu

 

Berrikuntza soziala kohesio sozialerako. Europako 20 hiriren eredu eta ikuspegi nazioz gaindikoak

Europako hogei hiritan egindako kasu-azterlanak biltzen ditu (Iruñean, Milanen, Varsovian, Stockholmen eta beste zenbait hiritan egindakoak). Azaltzen du hiri horietan nolako estrategiak jarri dituzten martxan kohesio soziala hausteko arriskuei indarra kentzeko. Horien guztien esperientziak alderatzeak tresna oso baliagarriak eskaintzen ditu etorkizuneko esku-hartzeen plangintza egiteari begira. Deskargatu

 

Diskriminazioaren profilak Espainian: CIS-3.000 inkestaren analisia. Diskriminazioaren pertzepzioa Espainian

Espainian diskriminazioaz dagoen pertzepzioari buruzko inkestaren analisia da. Ikerketa Soziologikoen Zentroak egina da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin lankidetzan. Analisian, gizarte osoak diskriminazioaz nolako irudikapen sozialak dituen deskribatzen da, eta arrisku-taldeetako pertsonek aitortutako diskriminazioa ere aztertzen da. Gainera, askotariko diskriminazioaren arazoa lantzen du, eta diskriminazioaren aurrean zer ekintza publiko egiten den baloratzen. Deskargatu

 

 

 

 

 

BEGIIKA (CIPARAIIS)
Arteak eraikina, 2. solairua
Arrosadiko campusa, z.g.
31006 Iruñea
Tel. 948169026
Fax. 948169695
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua