Arestian aipatutako fenomenoen bilakaerari buruzko informazioa ematen duten iturriak aztertzea eta aldian-aldian haien jarraipena egitea (Biztanleria Aktiboaren Inkesta, Bizi kondizioei buruzko Inkesta, Gizarte Segurantzaren Etengabeko Lagina, Europar Batasuneko Familien Panela eta abar).
Arazo jakin batzuei buruzko proiektu interesgarriak eta talde espezifikoetan eragina dutenak prestatzea.
Ikerketaren ondoriozko ekintza eta ekintzaren ondoriozko ikerketa egitea elkarlanean.
Esparru bat sortzea Master Amaierako Lanak eta doktoretza-tesiak egiteko (elkarren artean erlazioa duten masterretako ikasleei laguntza eta orientabidea emateko), tartean dauden sailekin ados.
Prestakuntzako jarduerak eta barne-gogoeta egitekoak
Ikerketen emaitzei buruzko gogoeta egiteko mintegiak.
NUPekoak ez diren gonbidatuen ekarpenen berri emateko mintegiak.
Zabalkundeko eta eztabaida sozialeko jarduerak
Hitzaldiak eta jardunaldiak ikertzaile, profesional, ikasle eta inplikatutako kolektiboentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat. Hitzaldi publikoen programa entitate laguntzaileen beste ekimen batzuekin batera antolatzen da (entitate sozialenekin, UNESCO Katedrakoekin, etab.).