• ES
  • EU
  • EN


Sailak eta Ikastegiak

Hasiera/ Sailak eta Ikastegiak/ Katedrak/ Nafarroako Ondare ez materialaren Katedra

Katedrak


Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboaren Katedra

NUPek lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du "la Caixa"ren Gizarte Obrarekin

Hitzarmenaren helburua da katedren eta ikerketa institutuen garapenean laguntzea eta graduondoko bekak finantzatzea

Logotipo Obra Social la CaixaNafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du "la Caixa"ren Gizarte Obrarekin, hiru katedraren eta bi ikerketa instituturen garapenean laguntzeko, eta graduondoko bekak finantzatzeko. Hitzarmena urtarrilaren 21ean, asteartean, izan da, NUPen egin den ekitaldi batean. Julio Lafuente López Unibertsitateko errektorea, eta Raúl Marqueta Bueno, CaixaBankeko Nafarroa-Aragoi-Errioxa lurraldeko zuzendaria, egon dira bertan.

Bertan egon dira, baita ere, Alfonso Carlosena, Ikerketako errektoreordea, Eloísa Ramírez, Unibertsitate Proiekziorako errektoreordea, Pedro Iraizoz Unibertsitateko kudeatzailea eta hitzarmen honen onuradunak izango diren hiru katedren arduradunak. Hiru katedra horien ordezkariak hauek izan dira: Emilio Huerta, Lidergo, Estrategia eta Enpresa Katedrako ordezkaria; Patxi Salaberri, Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboaren Katedrako ordezkaria; eta Begoña Pérez Eransus, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrako arduraduna.

Lidergo, Estrategia eta Enpresa Katedraren helburua da enpresa-ekimeneko esperientziak eta estrategiak zabaltzea unibertsitateko kideen artean, eta lan eta ikerketa lerroak garatzea, enpresa eta erakundeen erronkei buruz. Beste alde batetik, Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak, beste hainbat erakunderen laguntzarekin, zuzentzen du Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboaren Katedra. Katedra honen helburua da XX. mendeko Nafarroako gizarte tradizionalaren memoria bildu eta digitalizatzea. Bere lanak egiteko finantzatzioa jasoko duen hirugarren katedra 2009. urtean sortu zen Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra izango da. Katedra hau prestakuntza, ikerketa eta elkarrizketa eremu bat da, pluralismoa eta aniztasuna batzen dituzten prozesu demokratikoen inguruan.

Hitzarmenak laguntzak dauzka bi ikerketa institutu sortzeko, baita ere. Biak birtualak izango dira, eta NUPen ikerketa lana ikusgarri egiteko helburua daukate. Azkenik, hitzarmenari esker Unibertsitatearen graduondoko beken programak ematen dituen laguntza kopurua handiagotu da.

Harremanetarako:

Patxi Salaberri Zaratiegi
salaberri@unavarra.es
948 16 9517
Web orria:  Nafarroako ondare ez materialaren artxiboa


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua