• ES
  • EU
  • EN


Mutua Navarra katedra


Mutua Navarra Katedra

Unibertsitateak eta Mutua Navarrak katedra bat sortu dute ezagutza sortzeko lan osasunaren eta errehabilitazioaren arloetan

Mutua Navarra Katedrak teknologia berriak sartzen eta enpresaren laborategi biomedikoko prozesuetan lan egingo du

Logotipo Mutua NavarraNafarroako Unibertsitate Publikoak eta Mutua Navarrak katedra bat sortu dute, eta bere helburua izango da ezagutzaren sorkuntza lan osasunari eta errehabilitazioari buruzko arloetan. Katedrak Mutua Navarraren asistentzia jardueran teknologia berriak sartzen lan egingo du, bai eta enpresa honek egun daukan laborategi biomedikoaren prozesu medikoetarako protokoloak prestatzen ere.

Lankidetza hitzarmen baten bidez sortu da Mutua Navarra Katedra, eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Juan Manuel Gorostiaga Ayestarán Mutua Navarraren zuzendari kudeatzaileak sinatu dute. Dokumentu honetan ezarritakoaren arabera, Mutua Navarra sistema sanitarioarekin konpromisoa duen erakunde bat da, aurrea hartu eta osasun sustapena indartu nahi dituena lan-ingurunearen barruan eta kanpoan.

Lan eta enpresa munduaren arteko integrazio hobea ahalbidetuko duen ikerketa aurreratuaren sorkuntzan ere lan egingo du katedrak; unibertsitateko ikasleen eta lan osasunaren arloko profesionalen prestakuntza praktikoan; eta ezagutza berrien sorkuntzan bi aldeentzat interes komunekoak diren alderdien zabalpenean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Mutua Navarraren arteko beste lankidetza lerro batzuk hauek dira: enpresa honen jarduera-eremuko gai-lerroetako ikerketa-proiektuak babestea, katedraren esparruko doktoretza-tesiak eta gradu amaierako proiektuak babestea, eta masterrak finantzatzea edo antolatzea.

Bestalde, Mutua Navarraren zuzendaritzako kideek parte-hartze handiagoa izango dute Unibertsitatean, beren esperientziak partekatzeko; lan osasuneko profesionalei zuzendutako prestakuntza jarraituko ekimenak abian jarriko dira, edo Unibertsitateko ikasleen parte-hartzea bultzatuko da Mutua Navarran praktikak egin ditzaten.

Hitzarmenak Jarraipen Batzorde Misto bat sortzeko aukera kontuan hartzen du. Alde bakoitzaren bi ordezkarik osatuko dute batzordea, eta bere helburua izango da katedraren zuzendari baten izendapena sustatzea, jardueren urteko programaren betearazpena gainbegiratzea eta jardueren urteko txostena onestea

Harremanetarako:

Mikel Izquierdo Redín
mikel.izquierdo@unavarra.es
948 41 7876


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua