• ES
  • EU
  • EN


Aurkezpena


Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak, une honetan, ezinbesteko zerbitzua eskaintzen die erabiltzaileei hizkuntza prestakuntzarako, Unibertsitatea Europako Unibertsitate Eremura egokitzen ari baita, eta eremu horren barnean atzerriko hizkuntzen ikaskuntzak gero eta pisu handiagoa baitu nazioarteko mugikortasuna dela eta.
 

Europako Legebiltzarraren Osoko Bilkura, 2006, eleaniztasunari buruzko txostena

Multilingualism: an asset for Europe and a shared commitment

Hala eskaintzen diren hizkuntzak nola ikastaro motak honakoetan txertaturik daude:

  • Europako kredituetan ECTS [European Credit Transfer System].
  • MCER esparruaren mailak (Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna). 

Bi irizpide horien arabera, ikastaroek honela aurreikusia dute irakaskuntzaren antolaketa:

  • Klase presentzialak eta ikasleek egin beharreko lana, autoikaskuntzarako lanak barne,Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak eskura dituen bitartekoak eta materialak erabiliz.  
  • Klaseak banatuta daude, MCER esparruan aurreikusiak dauden mailen arabera,  erabiltzaileak izan behar dituen gaitasunekin bat zehaztuta: hots, oinarrizko erabiltzaileak (A1 eta A2 mailak), independenteak (B1 eta B2) eta gai denak ( C1 eta C2).