Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Azken ordua

Ikasturteko matrikularako mailakatze-probak

Nolakoak dira mailakatze probak?

INGELESEZKO mailakatze probak bi zati ditu:

Test-motako ordenagailuzko azterketa (gehieneko iraupena 30 minutu) Ez du inolako prestaketa berezirik behar, ikasleak eskatzen den maila erdiesten duen edo ez jakiteko egiten baita. Ez da gainditzen edo suspenditzen den maila zehatz bateko azterketa; proba diagnostikoa da.
Idazlana, azterketak iradokitako gai baten gainean (iraupena 15-20 minutu)

FRANTSESEZ ETA ALEMANEZKO mailakatze-probak idatziak dira eta gehienez ordubateko iraupena daukate.

Nola ematen dut izena mailakatze-proban?

  • Matrikulazioa zuzenean Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiaren webgunearen bitartez egiten da.
  • Ez da zertan asistentzia konfirmatu. Behin matrikulaturik, ikaslea edozein momentutan etor daiteke ordutegiaren barnean.

Noiz eta non izanen dira probak?

  • Egutegia: 2018ko urtarrilaren 15etik aurrera.
  • Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 12:30era eta 15:30etik 16:30era; ostiralak eta jai-bezperak: 9:00etatik 12:30era.
  • Tokia: Argibide-Gune eta Liburutegia, Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegia, Sario Eraikina, (3. Modulua, 1. solairua).

Zein dokumentazio eta material eraman behar dut azterketara?

Ikasleak NAN edo pasaportearekin etorri beharko da.


A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua