• ES
  • EU
  • EN


Irakaskuntza-eskaintza


  • Aurkezpena

Espainiera hobetzeko ikastaroak irakasle atzerritarrentzako

  • Espainierazko ikastaroak irakasleentzako

Aurkezpena

Espainiera atzerriko hizkuntza gisa ematen duten irakasleei zuzendutako ikastaroak dira, Europar Batasuneko Comenius Programak babestuak, eta NUPek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatuak.
Bi asteko iraupena dute eta, espainierazko klaseez gain, espainiera irakasteko metodologia ere ematen da bigarren hizkuntza gisa; halaber, hezkuntza-ikastegiak bisitatzeaz gain, hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko jarduerak ere egiten dira. 
Honako hauek dira helburuak:

  • Espainierazko hizkuntza-gaitasuna hobetzea, mintzamena, bereziki. Honela:
    • Hizkuntza-edukiko klaseak
    • Espainiako familietan txertatzea
    • Gizarte eta kultur jardueretan parte hartzea
    • Ikasgelarentzako proposamen didaktikoak lantzea
  • Haien irakaskuntza-lanaren metodologia-alderdiei buruzko gogoeta egitea. Honela:
    • Klaserako materialak landu eta proposatzea
    • Espainierazko klaseetako metodologia azaltzea, atzerriko hizkuntza gisa.
    • Hizkuntza-klaseak behatzea, Nafarroako hezkuntza-sistemako ikastetxeetan eta irakasleei nahiz ikasleei elkarrizketak egitea.
  • Nafarroatik egungo Espainiako ikuspegi sozio-kultural bat eskuratzea. Honela: 
    • Espainiako familietan bizitzea
    • Gizarte-jardueretan parte hartzea
    • Herrialdean murgiltzea eta kultur jardueretan parte hartzea
  • Nafarroako ikastetxeekiko harremanak eta trukaketak ezartzeko aukera izatea. Honela:
    • Eskolak bisitatzea
    • Hezkuntza arloko agintariekin topaketak egitea
    • Irakaskuntza arloko esperientziak trukatzea