• ES
  • EU
  • EN


Balioa NUPen barnean


Hizkuntza gaitasuna graduko ikasketetan

Partes de este texto:

Zer da?

Nafarroako Unibertsitate Publikoko azterketa berekia da, ingelesezko B1 mailan zure hizkuntza-gaitasuna frogatzeko balio duena.

Subir

Zergatik NUPen azterketa bereki bat?

Egungo graduetan, europar hizkuntza bateko B1 mailako gaitasuna frogatzea nahitanahiezko baldintza da dagokion titulua erdiesteko. NUPek bide anitz eskaintzen du gaitasun hori frogatzeko. Bide hauetako bat azterketa online bat da. Azterketa hau Unibertsitatean bertan eginen da eta, nahiz eta ziurtagiri ofizialik ez izan, gradu titulua erdiesteko eskatzen den ingelesezko B1 mailako hizkuntza-gaitasuna automatikoki frogatzea dakar.

Subir

Nork egin dezake?

NUPeko edozein gradu-ikaslek, horren bitartez bere ingelesezko B1 mailako gaitasuna frogatu nahi badu. Bereziki erabilgarria da ingeles, frantses, aleman edo italierarako arautegiak aurreikusten dituen frogatzeko biderik erabili ahal edo nahi ez dituzten ikasleentzat:

A-Aurkeztu TITULU EDO EGIAZTAPEN OFIZIALA Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean

B-NUPen HIZKUNTZA EGIAZTAPENAREN AZTERKETA bat gainditzea.

C-Gaindituta edukitzea 18 ECTS MUGIKORTASUN PROGRAMA BATEAN, ikasketa-konpromisoaren barnean daudenak, alemanez, ingelesez, frantsesez edo italieraz. Mugikortasun programa beste hizkuntza batean egiten bada, gaian eskumena duen Errektoreordetzak emango du dagokion ebazpena. Hizkuntza gaitasuna Ikasketen Aitorpenean agertuko da, eta bertan, ikasleari esleitutako mugikortasun postuari dagokion EKHE maila adierazi beharko da.

D-Gaindituta edukitzea 18 ECTS IKASKETEN PLANEAN alemanez, ingelesez, frantsesez edo italieraz.

E-Dagokion egiaztapen-txostenean definitutako titulazioaren ikasketa-planeko ATZERRIKO HIZKUNTZAKO IRAKASGAIA gainditzea, B1 edo gehiagoko hizkuntza-gaitasuna lortzeko helburuarekin.

F-Lau hizkuntzetako bat erabiltzea GRADU AMAIERAKO LANAREN txostenean eta defentsan bi baldintza hauek betetzen direnean:

Gradu Amaierako Lanaren txostenean laburpen bat sartzen denean eta kapitulu garrantzitsuenetako bat lau hizkuntzetako batean garatzen denean.

Gradu Amaierako Lanaren defentsaren %50 lau hizkuntzetako batean garatzen denean.

Hala ere, artikulu honetan adierazitako bitartekoen erabilera, hizkuntza horretan gaitasuna daukan epaimahai bat edukitzeak baldintzatuko du.

G-Hizkuntza gaitasuna eskatzen den unean Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak eskaintzen duen B1 baino maila handiagoko ikastaro bat egin izana edo egiten egotea.

Subir

Nolakoa izanen da azterketa?

NireIkasgelategia plataformaren bitartez eginen da; hau da, euskarri informatikoan. 3 orduko iraupenarekin, lau zatitan banaturik dago: 

NUP AZTERKETA - INGELESEZKO B1

Zatia Iraupena Puntuak Ariketak
Listening 30 minutu 20 puntu Aukera anitzeko entzumenezko galderak
Speaking

30 minutu

20 puntu Narrazio, azalpen eta argudio tankerako ahozko praktikak
Atsedenaldia 20 minutu
Reading 60 minutu 30 puntu Irakurmenezko ariketak, aukera anitzeko galderak, hutsuneak betetzea, etab.
Writing 60 minutu 30 puntu Gai orokorrei buruzko idazlanak, 100 - 200 hitz ingurukoak
 

Subir

Nola eman behar dut izena?

Ikasleak Unibertsitatearen webgunearen bitartez eman beharko du izena, hor berean adierazitako egunetan.

Subir

Nola presta dezaket?

Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiak ingeleseko azterketa prestatzeko lantegiak eskaintzen ditu:

Argibide gehiago

 

Subir

Noiz eta non izanen da azterketa?

Azterketa eguna: NUPek adierazitako egunetan.
Non: Ikasgelategia.
 

Subir

Zein agiri eta material eraman behar ditut azterketara?

Ikasleak NAN edo pasaportearekin joan beharko du.

Ikasleak bolaluma edo arkatza eraman beharko du zeren, nahiz eta "online" izan, azterketa egin bitartean anotazioak egin ahal izanen baitira.

Baita ere, ezarritako epetik kanpo ordaindu badu, ikasleak ordainagiria zigilatuta ekarri beharko du.

 

Subir

Nola ebaluatzen da azterketa?

Lau zatietako bakoitzean puntuaziotik %40 erdietsi beharko da, gutxienez. Azterketa gaindituko da lau zatietako puntuazioen batuketa 50 edo gehiago izaten delarik.

Ez bada azterketa gainditzen zatietako batean %40 ez erdiesteagatik, geroko deialdi batean berriro saiatzekotan azterketa osoa egin beharko da.

Subir

Zein beste aukera daukat azkerketa ez badut gainditzen?

Ingelesa eta Frantsesa

Aipatutako NUPeko gradu ikasketetako hizkuntza-gaitasuna frogatzeko arautegia. Lehenengo kasuaren arabera, "Aurkeztu titulu edo egiaztapen ofiziala": datozen deialdi ofizialak honako hauek dira:

INGELESA

PET (B1): Cambridge deialdiak Nafarroako Unibertsitateko Hizkuntzen Institutuan: http://www.unav.edu/centro/idiomas/

TOEFL Ibt (57 puntu): NUPeko deialdiak: matrikula eta azterketa "online" (postu mugatuak): http://www.ets.org/toefl

IELTS (3.5 puntu): British Council-eko deialdiak: http://www.britishcouncil.org/spain/exams/ielts/dates-locations

FRANTSESA

DELF B1: Zaragozako Institutu Frantsesean: http://www.institutfrancais.es/zaragoza

TCF (300 puntu): Bilboko Institutu Frantsesean: http://www.institutfrancais.es/bilbao/tcf1/tcf-2015

Subir