• ES
  • EU
  • EN


Azterketaren egitura


Formato de las pruebas

ELAO: HIZKUNTZA GAITASUNERAKO PROBA

(Efficient Language Assessment On-line)

ELAO testak (Efficient Language Assessment On-Line) ez du berariazko prestakuntzarik behar. Ordenagailuz egiten da eta, izangaiak ematen dituen erantzunen arabera, programak berak haren mailara egokitutako galderak aukeratzen ditu eta, arian-arian, zailtasuna handitzen du, izangaiaren egiazko hizkuntza-maila jakiteko.   Mailak Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunak ezarritakoak dira (A1etik C2ra).
 

 

HIZKUNTZEN ERREFERENTZIAKO EUROPAKO ESPARRU KOMUNAK
OINARRIZKO ERABILTZAILEA A1   SARBIDEA
A2   OINARRIZKOA
ERABILTZAILE BEREGAINA B1   ATALASEA
B2   BEREGAINA
ERABILTZAILE ADITUA C1   MENDERATZE OPERATIBOA
C2   MAISUTASUNA

1. Probaren hasieran:

ELAO hizkuntza-gaitasunaren 6 arlo ebaluatzea propo:
a. Hiztegi aktibo orokorra
b. Hiztegi pasibo orokorra
c. Lanbide arloko hiztegi aktiboa
d. Gramatika aktiboa
e. Ahozko ulermena

Ebaluazioa egiteko, izangaiak progarmak ezartzen dizkion pausoak egin beharko ditu eta galderei erantzun.
 

2. Probaren amaieran

ELAOk bere hizkuntza-egoeraren diagnosia erakusten dio izangaiari, emaitza-fitxa baten bidez, eta hau guztia dago barne:
• Esleitutako MCER maila
• Hizkuntzan dituen gaitasun globalen deskribapena
• Indarguneen eta hobetu beharreko ahulguneen deskribapen zehatza.

Izangaiaren hizkuntza-mailari buruzko argibideak ikaslearen maila ebaluatzeko erabiliko dira, hizkuntza-maila espezifikoa eskatzen duten Nazioarteko Mugikortasunerako programetan.