• ES
  • EU
  • EN


Azterketa zentro ofiziala


DELF-DALF - Ministère français de l'Éducation nationale

DELF eta DALF izenekoak 1985ko maiatzaren 22an Ministerioaren Aginduaren bidez sortu ziren, eta Hezkuntza Nazionaleko Frantziako Ministerioak atzerritarrek frantsesez duten gaitasuna ziurtatzeko ematen dituen diplomak dira. 6 diploma bereiz hartzen dituzte, Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuneko sei mailei dagozkienak. Halaber, badira nerabeei egokitutako bertsioko DELF diplomak (Junior).

 

Baliokidetza taula:
EEEK DELF/DALF ERABILTZAILEA
A1 DELF A1, DELF Junior A1 OINARRIZKOA
A2 DELF A2, DELF Junior A2 OINARRIZKOA
B1 DELF B1 eta DELF Junior B1 BEREGAINA
B2 DELF B2 eta DELF Junior B2 BEREGAINA
C1 DALF C1 ADITUA
C2 DALF C2 ADITUA

DELF eta DALF ziurtagiriak ondoko hauei daude lotuta:

  • Proben nazioarteko arauei (www.alte.org)
  • Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunarekiko harmonizazioari (www.coe.int)

DELF eta DALF ziurtagiriak DELF eta DALF ziurtagirien Batzorde Nazionalaren bidez egiten dira eta egoitza CIEPen dute.
DELF eta DALF osatzen duten 6 diplomak erabat beregainak dira. Halatan, izangaiak aukera izango du, bere mailaren arabera, aukeratzen duen azterketan zuzenean izena emateko.
Maila bakoitzean 4 gaitasunak ebaluatzen dira: ahozko ulermena, mintzamena, ulermen idatzia eta adierazpen idatzia.

Argibideak CIEP-en webgunean (Centre International d'études pédagogiques)

2019 DEIALDIAK

2019 otsaileko deialdia

DALF: gomendatzen da gutxienez 16 urte izatea azterketaren egunerako.

Matrikula: 2019ko abenduaren 3tik, astelehena, urtarrilaren 9ra arte, asteazkena

DALF PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOA
DALF C1 Otsailak 1., 9.30 - 13.45 Otsailaren 1etik 23ra bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 205 €

Izangaiak LETRAK edo ZIENTZIAK aukeren artean hautatu beharko du. Hautaketa horrek garrantzia du ahozko eta idatzizko probetarako.

Emaitzen jakinaraztea: 2019ko martxoaren 21ean. Inskripzioan emandako helbide elektronikoaren bidez.

2019 maiatzeko deialdia

DELF SCOLAIRE: Sare publikoko ikastegietako DBH eta Batxillergoko ikasleentzat.

Matrikula: 2019ko otsailaren 1etik 28ra bitarte

DELF SCOLAIRE PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOAK
DELF A2 scolaire Maiatzak 8., 17.00 - 18.40 Maiatzaren 6tik eta ekainaren 7ra bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 69 €
DELF B1 scolaire Maiatzak 9., 17.00 - 18.45 91 €
DELF B2 scolaire Maiatzak 8., 17.00 - 19.30 105 €

Emaitzen jakinaraztea: zehazteke dago. Inskripzioan emandako helbide elektronikoaren arabera.

2019 ekaineko deialdia

DELF Junior: DBH edo Batxillergoa egiten ari direnentzat.

DELF Heldua: Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatu dituztenentzat.

DALF: gomendatzen da gutxienez 16 urte izatea azterketa egunerako.

Matrikula: 2019ko martxoaren 1etik apirilaren 12ra arte

DELF JUNIOR PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOAK
DELF A1 junior Ekainak 1., 9.30 - 10.50 Maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 77 €
DELF A2 junior Ekainak 1., 11.10 - 12.50 99 €
DELF B1 junior Ekainak 1., 13.15 - 15.00 130 €
DELF B2 junior Ekainak 15., 9.30 - 12.00 149 €
DELF ADULTO PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOAK
DELF A2 heldua Ekainak 6., 11.45 - 13.25 Maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 99 €
DELF B1 heldua Ekainak 6., 9.30 - 11.15 130 €
DELF B2 heldua Ekainak 7., 9.30 - 12.00 149 €
DALF PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOAK
DALF C1 Ekainak 4., 9.30 - 13.45 Maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 205 €
DALF C2 Ekainak 5., 9.30 - 13.00 220 €

Emaitzen jakinaraztea: 2019ko uztailaren 18an. Inskripzioan emandako helbide elektronikoaren bidez.

2019 abenduko deialdia

DELF PRO: Gomendatzen da gutxienez 18 urte izatea. Inguru frantsesdun batean promozioa edo laneratze profesionala nahi dutenentzat, edo lanbide heziketako ikasleentzat.

Matrikula: 2019ko azaroaren 4tik 19ra bitarte

DELF PRO PROBA IDATZIAK KOLEKTIBOAK BANAKAKO AHOZKO PROBAK PREZIOAK
DELF B1 Pro Abenduak 12., 9.30 - 11.15 Abenduaren 9tik 13ra bitarte, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren planaren arabera 130 €
DELF B2 Pro Abenduak 12., 11.30 - 14.00 149 €

Emaitzen jakinaraztea: 2020ko urtarrilaren 13an. Inskripzioan emandako helbide elektronikoaren bidez.

 

INSKRIPZIOA

Ez da mailakatze-probarik egin behar.

Inskripzioa Ikastegiko matrikula-webgune bitartez eginen da:

Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiko matrikula-webgunea
 

 Datu interesgarriak:

-          Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko, eta inskripzioa ez da beste deialdi baterako gordeko.

-          Idatziz nahiz ahozko probetarako:

N.A.N.-a behar-beharrezkoa da.

* Izangaiek boligrafoa beharko dute.

* Izangaiek beren poltsak eta sakelako telefonoak irakaslearen mahaiaren ondoan utzi beharko dituzte.

-          Izangaiak agertu beharko dira, gutxienez, probak hasi baino 15 minutu lehenago. Puntualtasuna eskatzen da. Probak hasi ondoren ez da izangairik onartuko.

-          Izangaiak ezin izanen dira gelatik atera probak bukatu arte.

Hiztegiaren erabilera: frantsesezko hiztegi elebakarra erabil daiteke:

* idatzizko probetan: soil-soilik DALF C2rako

* ahozko probetan: DALF C1 eta DALF C2rako.