Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Politika publikoak, dibertsitatea eta esku-hartze komunitarioa. Esperientziak pirinioen bi aldeetatik

  • Antolatzailea(k):
    • Herritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
    • MOTECO ekintza jarduera
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
    • Iruñeko Udala
    • Campus Iberus
  • Zuzendaritza:
    • José María Uribe Oyarbide 
    • Izaskun Andueza Imirizaldu 
    • Rubén Lasheras Ruiz 
    • Chabier Gimeno Monterde

Aurkezpena

“Politika publikoak, dibertsitatea eta esku-hartze komunitarioa. Esperientziak Pirinioen bi aldeetatik” jardunaldia Herritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedraren eta MOTECO ekintza-taldearen (mugikortasunak, lurraldea eta kohesioa) arteko lankidetzaren emaitza da.

MOTECO taldeak Campus Iberusen (Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa) aitorpena jaso du gizarte zientzien arloan. Zaragozako, Errioxako eta Nafarroako unibertsitate publikoetako taldeek osatzen dute MOTECO taldea, eta lurralde bakoitzean lagun dute arlo komunitarioaren esparruan lan egiten duten erakunde eta administrazio sare bat (udalak, enpresa publikoak, mankomunitateak eta erakunde sozial pribatuak).

MOTECO ekintza-taldearen asmoa da mugaz haraindiko ikuspegi batetik politika publikoetan ikuspegi aldaketa beharrezkoaren oinarri izango diren marko teorikoak prestatzen laguntzea, bai eta esku-hartze eraginkorreko tresnen ikerketa ere kultura dibertsitate handiko testuinguruetan.

Horretarako, MOTECO ekintza taldearen sarea osatzen duten eragileen esperientzia akademikoetan eta esku-hartze komunitarioko esperientzietan oinarritzen da. Halaber, mugaz haraindiko ikuspegitik, loturak ezartzen ditu gune akademikoekin, Gizarte Laneko eskolekin eta Pirinioez bestaldeko entitate sozialekin, Pauekoekin eta Tolosakoekin zehazki.

Jardunaldiaren helburuak dira, lehenik eta behin, prestakuntza-gune amankomun bat sortzea irakasleen eta ikertzaileen, esku-hartzearen arloko profesionalen eta zerbitzu sozialen artean. Bigarrenik, esku-hartze komunitarioaren aukerak baliatuz, gogoeta egitea Pirinioen bi aldeetako dibertsitate handiko inguruneetako lan jardunari buruz eta politika publikoen zereginari buruz.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua