(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

, Maiatzaren 24a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Waltercio Caldas. Eskultoreak eskulturari buruz izeneko zikloa

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra          Mapfre Fundazioarekin lankidetzan

Irakasleak

Waltercio Caldas

1946. urtean jaio zen Rio de Janeiron. Ivan Serpa artista neo-konkretuarekin ikasi zuen Rio de Janeiroko Arte Moderno Museoan, 1963. urtean. Hamar urte geroago, bakarka bere lehen erakusketa egin zuen museo berean: Objektuak eta marrazkiak, Arte Kritikarien Brasilgo Elkarteak saritua. Hirogeita hamarreko hamarkadatik erakusketak egin ditu etengabe bere herrialdeko museo eta arte zentro garrantzitsuenetan: Sao Pauloko Arte Museoan (1975), Rio de Janeiroko Arte Ederretako Museo Nazionalean (1993 eta 2000), Rio Grande do Suleko Arte Museoan (2002) eta Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan (1976, 1999, 2010), besteak beste. 2001. urtean CCBB (Banco do Brasilgo Zentro Kulturalak) Rio de Janeiron eta Brasilian atzera begirako erakusketa bat egin zuen 1985. urtetik aurrera egindako 55 lanaren bildumarekin.

Caldas Brasilgo artisten artetik entzutetsuenetako bat da nazioartean. 1992an Documenta 9 (Kassel) erakusketan parte hartu zuen eta 1997 eta 2007. urteetan aukeratua izan zen Brasilen ordezkari izateko Veneziako Bienalean. 1983. urtetik hainbatetan parte hartu du Sao Pauloko Nazioarteko Bienalean eta, izan ere, Brasilen ordezkari izan zen bertan 1996. urtean. Bakarkako erakusketak egin ditu honako hauetan: Kanaal Art Foundation (Kortrijk, Belgika, 1991), Schiedamgo Stedelijk Museum, Herbehereak (1992), Genevako Arte Garaikideko Zentroa (1995), eta Calouste Gulbenkian Fundazioa (Lisboa), 2008an. Urte berean aurkeztu zuen Arte Garaikideko Zentro Galegoan (Santiago) Máis lugares izeneko erakusketa, berrogei piezatik gorakoa.

Erakusketa kolektiboetan parte harte du Brasilgo museo eta arte zentro garrantzitsuenetan eta Amerikako eta Europako hainbat museo ospetsutan, esaterako, Pariseko Arte Modernoko Museoa edo New Yorkeko MoMA. Azken hauetan aipatzekoak dira, hurrenez hurren, ondoko erakusketak: Modernidade: Art Brésilien du 20ème Siècle (1987) eta Latin American Artists of the Twentieth Century (1993). Urritik Brulesako Palais des Beaux-Arts jauregian zabalik dagoen Art in Brazil 1950-2011 erakusketan parte hartzen ari da.

Gehienbat honako galeria hauekin jarduten du: Raquel Arnaud (Sao Paulo), Gristopher Grimes Los Angelesen, eta Elvira González (Madril). Azken honetan otsail eta martxoan eduki du bere azken erakusketa Espainian, Objektu berriak izenekoa.

Bere lana, beste museo eta bilduma batzuen artean, ondarearen parte da Sao Pauloko Arte Modernoko Museoan, Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan eta Arte Ederretako Museo Nazionalean, Neue Galerien (Kassel), Daros Latinoamérica bilduman (Zurich) eta New Yorkeko MoMAn.

Rio de Janeiron bizi eta lan egiten du.
 

 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169