(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteartea, Maiatzaren 20a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Alberto Corazón. Dena beste nonbait gertatzen da. Zikloa Zeharkako ikuspegiak

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

    Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua

    Laguntzailea: Nafarroako Museoa

Programa

Asteartea, hilak 1

Gure irudiek gutaz diotena gara

Asteazkena, hilak 2

Ut pictura poesis

 

Edukia

Transbertsalitatea “bizimodu” gisa, Oteiza Katedrak proposatzen duena, nire kasuan behar bat da, neure egiten dudana suharki, diseinatzailearen eta sortzaile plastikoaren profilen artean. Niretzat, Diseinua eta Plastikotasuna txanpon beraren bi aldeak dira. Parte-hartze hauen bidez, zalantza sortu nahi dut bi arlo horien espezializazioari buruz, ustez espezializazio baztertzailea den horri buruz. Industria Iraultzak ezinbestean bultzatutako espezializazioa da, baina beste batzuek beti onartu ez duguna, alegia, anakronikoki, kultura humanistaren konpromisoa ezagutza forma berrietara zabaltzen dela onartzen dugunok. Ez dago inolako aurkakotasunik sorkuntza plastikoaren eta diseinuaren artean; teilakatzerik ere ez, ordea. Hain zuzen ere transbertsalitatetik luzaroan egindako eskakizun bati zor zaizkio biak.

Nire esperientzia pertsonalak, beste batzuen esperientzietara estrapolatu ezin denak, ez dakusa onura interesgarririk espezializazioan, baizik eta orotariko jardunean.

Lehenengo parte-hartzea oinarritzen da paradigma baten kontakizun pertsonalean: irudiak izateko dugun behar biologikoa. Eta haiekin dugun harremana. Platonek muntatutako tresna analogikoak ahalmen poetiko ikusgarria izaten jarraitzen du: irudiak behar ditugu elkar ulertzeko, baina erabiltzen ditugun irudiak proiektatzen diren itzalak dira.

Bigarren parte-hartzean, azkenaldian oso seguru sentiarazten nauen baina zuhurtzia akademiko guztiak dituen eremu batean sartu nahi dut: hitzaren eta pinturaren arteko harremanetan, alegia. Horaziok jada hogei mende lehenago egin zuen proposamen guztiz transbertsala: Ut pictura poesis. Pintura eta poesia, bata nola bestea, elkarren berdinak dira.

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169