(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteazkena , Maiatzaren 7a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Kultura-ondarerako sarbidea. Erronkak eta eztabaidak

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

  • Parte-hartzailea:

    Koordinatzilea: Bitartean. Artea eta hezkuntza

  • Zuzendaritza:

    Imanol Aguirre (Universidad Pública de Navarra)

Aurkezpena

Industria iraultzek, lanesku kualifikatuaren eta lan espezializatuaren premia zutenek, bultzada handia eman zioten kultura demokratizatzeko helburu humanistari. Industrializazio-prozesuek eskolatzea ekarri, eta lehenengo urratsak eman ziren kulturarako sarbide unibertsala ahalbidetzeko. XXI. mendeko gizarte postindustrialetan, kulturak industria egitura zaharkituak birmoldatzea ahalbidetu, eta garapen ekonomikoaren lehen mailako elementu bihurtzen da. Ez dago urrutira jo beharrik, izan ere, hiriak eta ekonomia berpizteko ahaleginen adibideak aurkitzeko. Egitasmo horiek artearen eta kulturaren hedapenaz baliatzen dira aurrera egiteko.

Testuinguru honetan, kultura ahalik eta gehien hedatzea helburu duten hezkuntza-eredu berriak sortu dira, eta horietatik ondorioztatzen da arteari eta kultura-ondareari buruz aurretiaz zeuden ideiak berrikusteko beharra. Aipatzeko moduko zerbait da hau. Izan ere, munduko kultura eta museo zentro ospetsuenek abian ezarri dituzte hezkuntza-sail berriak, eta hauek zentro horien erakunde-egituran duten garrantzia ohiko kontserbazio eta erakusketa sailek dutenaren parekoa da.

Aldaketa sakonak gertatzen ari dira, beraz, hala ikuskeretan nola usteetan, eta beharrezkoa da eztabaida irekia egitea hainbat gairi buruz. Jardunaldi hauetan aztertuko dira batzuk: erakunde publikoen zeregina ondarearen hedapen eta sarbidean, herritarren eskubide eta betebeharrak ondare publikoari dagokionez, edo hezkuntzaren balioa kultura demokratizatzeko zeregin berritzailean. Eztabaida horiek, ziur aski, eztabaida sakonagoak piztuko dituzte, hala nola, ondarearen arloan, kultura garaikidearen eta arbasoengandik jasotako kulturaren arteko harremanak edo kultura nagusiaren eta herri-kulturaren arteko harremanak mahai gainean jartzen dituztenak.
 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169