(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Igandea, Ekainaren 8a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Arte garaikidea epaitzen. Nazioarteko sinposioa

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra          Mapfre Fundazioarekin lankidetzan


     

    2012ko maiatzaren 29 eta 30ean

    Tokia: Nafarroako Museoa (Santo Domingo kalea, 47 Iruñea)

  • Zuzendaritza:

    Juliane Rebentisch

Irakasleak

Simposiumaren zuzendaria

Juliane Rebentisch

Filosofia eta Estetika irakaslea da Offenbacheko Arte eta Diseinuko Unibertsitatean. Bere jakintza-arlo nagusiak estetika, etika eta filosofia politikoa dira. Frankfurt am Maineko Goethe Unibertsitateko “The Formation of Normative Orders” Bikaintasun taldeko eta Berlineko Unibertsitate Libreko DFGko “Aesthetic Experience and the Dissolution of Artistic Limits” ikerketa zentroko kidea izan da. Bere argitalpenen artean nabarmenak dira: Ästhetik der Installation (2003) / Aesthetics of Installation Art (laster argitaratzekoa); Kreation und Depression. Freiheit im gegenwärtigen Kapitalismus (egilekid., 2010) eta Die Kunst der Freiheit. Zur Dialektik demokratischer Existenz (2012).

Hizlariak

Dieter Roelstraete

Chicagoko Arte Garaikideko Museoko Manilow Senior kontserbatzailea. Prestakuntzaz filosofoa. 2003tik 2011ra arte, Anbereseko Arte Garaikideko Museoko (MuHKA) kontserbatzailea izan zen, eta erakusketa-proiektu ugari zuzendu zituen bertan. Halaber, komisario lanak egin ditu erakunde eta galeriek antolatutako erakusketetan Berlin, Bruselas, Méxiko eta Vancouverren. 2005ean, Belgikak Veneziako 51. Bienalean izan zuen pabiloiko komisarioa izan zen. Afterall aldizkariko zuzendaria izan da, eta kulturari eta arte garaikideari buruzko artikulu ugari idatzi ditu katalogo eta aldizkarietan. Esaterako Artforum, e-flux, Frieze eta Mousse Magazine.

Christiane Voss

Komunikabideen Filosofiako eta Ikus-entzunezko Baliabideen Filosofiako irakaslea da Weimarreko Bauhaus Unibertsitatean. Bere ikerketa arlo hauetan garatu du: estetika, antropologia, afektuen eta emozioen teoria eta komunikabideen eta zinemaren filosofia. Beste argitalpen batzuen artean, honako hauen egilea da: Narrative Emotionen (2004) eta −lankidetzan− Die Mimesis und ihre Künste (2010). 2012an bere bigarren monografia argitaratuko du. Esperientzia estetikoari eta ilusio zinematografikoari buruzko azterketa filosofiko bat da eta "The surrogate body” du izenburua. Bi dokumental zuzendu ditu, eta haietako bat, Endlich, Alemaniako zinemetan ematen ari dira orain.

Christoph Menke

Filosofoa eta irakaslea; etikan eta estetikan aditua. Filosofia Praktikoa irakasten du Frankfurt am Maineko Goethe Unibertsitatean, eta unibertsitate hartako “The Formation of Normative Orders” Bikaintasun Taldeko kidea da. Aurretik Potsdameko Unibertsitateko irakaslea izan da (1999-2009) eta New Yorkeko New School for Social Researcheko irakaslea (1997-1999). Aldizkari hauetako Argitalpen Kontseiluko kidea da: Constellations: An International Journal of Critical and Democratic Theory; Philosophy & Social Criticism eta Polar. Bere azken argitalpenen artean honako hauek daude: Force: A Fundamental Concept of Aesthetic Anthropology (2012/2008), Filosofía de los derechos humanos, A. Pollmannekin lankidetzan (2010/2007), La actualidad de la tragedia. Ensayo sobre juicio y representación (2008/2005), Reflections of Equality (2006/2000), eta La soberanía del arte: la experiencia estética según Adorno y Derrida (1997/1991).

Bojana Kunst

Filosofoa da eta interpretazioaren teorikoa, antzerkigilea eta irakaslea. Irakasle lan egiten du Hanburgoko Unibertsitateko Interpretazio ikasketen Zentroan, arte eszeniko esperimentaletan. Bere ikerketa-esparru nagusiak hauek dira: interpretazioaren teoria, koreografia garaikidea, teoria politikoa, dramaturgia eta artearen filosofia. Aldizkari hauetako argitalpen kontseiluetako kidea da: Maska, Amfiteater y Performance Research. Bere argitalpenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Nemogoce Telo [Ezinezko gorputza] (1999), Nevarne povezave [Lotura arriskutsuak] (2004) eta Work and Collaboration Processes Within Contemporary Performing Arts (2010, arg.)

Alexander García Düttmann

Estetikan, etikan eta filosofia politikoan espezializatutako filosofoa. Filosofiako eta Ikusizko Kulturako irakaslea da Goldsmiths Collegen (Londresko Unibertsitatea); zazpi urtez Melbourneko Middlesex Unibertsitatean irakatsi zuen. Beste zentro eta unibertsitate askotan hitzaldiak eman eta irakatsi du, haien artean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Valentziako Politeknikoan. Bere azken argitalpenen artean daude, hainbat hizkuntzatan argitaratuak, honako hauek: Teilnahme. Bewusstsein des Scheins (2011), Derrida und ich. Das Problem der Dekonstruktion (2008), Philosophy of Exaggeration (2007/2004), So ist es. Ein philosophischer Kommentar zu Adornos 'Minima Moralia' (2004), The Memory of Thought: An Essay on Heidegger and Adorno (2002/1991); Between Cultures. Tension in the Struggle for Recognition (2000/1997); Freunde und Feinde. Das Absolute (1999) eta La discordia del SIDA (1995/1993). Halaber zenbait liburu idatzi ditu artistekin lankidetzan eta Viscontiren zinemari buruzko azterketa bat.
 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169